
Istorioak gurutzatzen dira Yutaro Seki eta Kentaro Hirasek urrezko maskorra irabazteko aurkeztutako ‘SAI: disaster’ filmean; egitura puzzle handi bat da eta tentsioa erabatekoa, nahiz eta sarritan arrazoi zehatza zein den ez jakin. Zerikusirik ez duten lau pertsona aurkezten zaizkigu, bakoitza bere hirian, bakoitza bere bizitzarekin, gizon misteriotsu batek lotzen ditu, guztietan agertzen baita Teruyuki Kegawa, guztietan pertsonaia ezberdin bat antzeztuz.
Pertsonaia guztien aurkezpenen ostean iristen da bizitza bakoitzera hilketa bat, eta Anne Nakamurak antzezten duen detektibea hasten da hilketa bakoitza ikertzen. Tentsioa mantentzen da bi ordu pasatxo irauten dituen filmean; istorio guztietan agertzen den Teruyuki Kegawaren pertsonaiak eusten dio etengabeko tentsioari, baita soinuak ere. Hirasek pertsonaia protagonistaren lana txalotu du, ez baita erraza atal bakoitzean pertsonaia ezberdin bat antzeztea, baina Kegawaren gaitasunak ikusirik ez zuten zalantzarik egin.
Izen bereko telesaila japoniarraren egokitzapena da astearte arratsalde honetan zinemagile japoniarrek Donostian aurkeztutakoa, horren eraginez irudi dezake filmak «puzzle egitura» duela. Izan ere, azaldu dute telebista japoniarrerako minisail bat egin zutela, sei atalez osatuta, eta filma egiteko ez dutela berriro ere gidoi bat idatzi, atal horietako zatiak josiz sortu dutela. «Puzzle itxura izan dezake, baina erronka bezala hartu genuen, horrela sortzea gustatzen zaigu», argitu du Seki zuzendariak.
Sorkuntza erdigunean
Hirasek esan duenez, beren «sormen estiloa nahiko desordenatua da, baina publikoarengana istorioaren edukia iristea da garrantzitsuena, ez dugu orden konbentzionala jarraitzen publikoarengana iritsi daitekeen egitura bat topatzen badugu».
Misterioa eta tentsioa nabarmentzen da filmean, eta gidoilariek emanaldiaren osteko prentsaurrekoan aitortu dute «beldur mota berri bat» islatzen ahalegindu direla: «Ez daude beldurrezko eszenak, baina ez da beldur zuzena, zeharkakoa da, eguneroko gauzak pasatzen dira, eta eszena horiek beldurra sortzea lortu dugu».
Izenburuak zein filmeko eszenaren batek erreferentzia egin bezala, Hiraseren arabera hondamendi naturalez hitz egiten du ikus-entzunezkoak: «Japonian asko daude, tsunamiak, lurrikarak, gaixotasunak... eguneroko kontua dira, eta hori ere islatu nahi genuen. Antzezle nagusiari ere hondamendi natural baten gisako hiltzailea agertzeko eskatu genion».
Nola filmatu beldurra?
Argazki zuzendaria den Shigeto Kuniik aitortu du erronka handi bat dela «ikusezina den beldurra erakustea eta filmatzea». Konplexua izan den arren lortu dutela uste du, eta erabili zituzten hainbat teknika kontatu ditu: «Beldur hori islatu ahal izateko, grabatzeko modu berezi bat erabili genuen, ez zen modu estandarrean grabatu, pertsonaia kameraren erdian jartzen da, pertsonaien goikaldean ohi baino aire gehiago uzten da, protagonista ‘hiltzailea’ grabatzerakoan ez da argirik sartzen bere begietan...».
Prentsa aretoan zegoen Hiromichi Hieda ekoizlea ere, eta kontatu du ez dela lehen aldia bi zuzendari hauekin lan egiten duena eta «zinez dibertigarria» dela. Nabarmendu du ez dutela mezu jakin bat helarazi nahi izaten, «sorkuntzarako modu berriak» bilatu baizik, eta seguru dagoela etorkizunean ere lan interesgarriak egingo dituztela.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena


