
San Mateo torneoaren emakumezkoen finala jokatu da asteazken honetan Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Giro ederrean jokatutako partidan, Goiuri Zabaletak eta Andrea Capellanek feriaren garaipena lortu dute, Amaia Aldai eta Nora Mendizabali 22-16 irabazita eta, beraz, txapela etxean utzi dute atzelari errioxarraren jaiolekuan.
Finalaren lehen zati oso orekatu baten ondoren, 14nako berdinketatik aurrera, Goiuri Zabaletak bere klasea eta Logroñon horren gustukoa duten aurrealdeko jokoa inposatu ditu garaipena bideratzeko eta jokoan zegoen txapeletako bat, gutxienez, Errioxan geratzeko. Lan eder horrek finaleko pilotari onenaren saria eskuratzeko balio izan dio gainera.
Finalaren presioari eta hainbeste jenderen aurrean jokatzeari egotz dakizkiokeen akatsen batzuk egon diren arren, finalaren hasiera oso parekatua izan da, markagailuan berdinketa ugarirekin eta markagailuan zuloa irekitzeko gai izan ez diren bi bikoterekin.
Lehen zati horretan, Nora Mendizabal oso seguru agertu da atzean eta Amaia Aldai aire-jokoa bilatzen saiatu da, aurkariei min emateko. Atzetik hasi diren baina partida gehienean markagailuaren agintea izan duten gorrietan, Capellanek jo ditu pilotakada luzeenak, baina jarraitutasun handirik gabe eta Zabaleta, berriz, erregularrena izan da, erasoan min handia eginez, txokoan batez ere.
Dena den, markagailua berdinduta mantendu da 14nako berdinketara iritsi arte. Une horretan, ordea, aurretik jarriko zituen Amaia Aldairen gantxo batek txapan jo du eta finaleko partzialik handienari bide eman dio. Sei tanto jarraian egin dituzte gorriek, balantza bere aldera desorekatuz. Gaztea izan arren, Leitzako aurrelariak bere kalitatea eta kantxan egoten jakitea inposatu du, eta Aldaik, berriz, nahiko justu amaitu du eskuin eskuarekin, aurkariei garaipenerako bidea ireki diena.
San Mateoen barruan ospatutako jaialdiak askoz gehiagorako eman du, esaterako, Errioxako harrobiaren erakusleiho paregabea izan da, infantilen mailako partida batekin. Bertan Juncal Garciak eta Natalia Martinezek Alicia Garcia eta Carla Romero tanto bakarraren aldearekin gainditu dituzte (21-22).

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
