
Palestinarekiko elkartasuna adierazteko, Donostiako Tabalakalerako zuzendaritzak eta langileek Zinemaldiak palestinarren aurkako genozidioari buruz igorritako dokumentuarekin bat egin dute. Gainera, elkarretaratzea egin dute langileek asteazken honetan.
Langileen ekimenez egin dute bat zuzendaritzek Palestinan «sua berehala etetea» eskatzen duen Zinemaldiaren adierazpena eta genozidioaren aurkako salaketa ikusgarriagoa izan dadin mobilizazioa egin dute Gladys Enea parkean, Tabakaleraren parean.
«Derrigorrean kondenatu behar dugu gaur Netanyahuren Gobernuak gauzatzen ari dena, giza eskubideak (sistematikoki eta programa bati jarraikiz) ostikopetzen eta genozidio bat burutzen aritzea, hain zuzen ere», dio komunikatuak.
«Biztanleria zibil palestinarra hiltzen ari dira. Haurrak erailtzen ari dira. Kazetariak eta laguntza humanitarioa eskaintzen diharduten langileak erailtzen ari dira. Gosetea erabiltzen ari dira arma gisa. Laguntza humanitarioa galarazten eta oztopatzen ari dira. Herritar palestinarren lekualdatze masiboak bortxatzen ari dira. Eraikinak suntsitzen ari dira. Are ospitaleak bonbardatzen ari dira. Umiliatu, konkistatu eta zapaldu egiten ari dira. Gaza birrintzen ari dira. Nazioarteko legeak erdeinatzen ari dira», gaineratzen dute.
Elias Querejeta Zine Eskola, Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa dira adierazpenarekin bat egin dutenak. Zehazki, Carlos Muguiro, Arrate Velasco, Irene Larraza, Joxean Fernandez eta Edurne Ormazabal.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
