
«Ez dugu genozidioarekiko inolako konplizitaterik onartuko. Babesten dutenak, armatzen dutenak, finantzatzen eta negozioak egiten dituztenak konplizeak dira». Hala adierazi dute igande honetan Gasteizen Palestina Elkartasuna mugimenduarekin ordezkariek hiriguneko kaleak zeharkatu dituen manifestazioaren amaieran.
Gogoratu dutenez, «etengabeko bonbardaketa handien eta Gazako ia lurralde osoaren setioaren ondoren, Israel bere helburua gauzatzen ari da: aurreko aste hasieratik hasitako lurreko erasoen bidez Gazako hiriburua erabat suntsitzea du helburu. Tankeek kaleetan aurrera egiten duten bitartean, Gazako biztanleak etxeak uztera eta hegoaldera joatera behartuta daude. Eta hor ere, ez dute beraien bizitzak babesteko lekurik aurkituko».
«Israelgo erregimen koloniala Palestinako biztanle guztiak akabatzeko planarekin aurrera doa. Eta plan hori Palestinako lurralde osoan egiten ari da, bai Gazan, baita Zisjordanian ere. Izan ere, lurralde osoa anexionatzeko aurrerapausoak ematen ari da, iparraldea eta hegoaldea bereiztea helburu duten koloniak eraikitzeko asmoz», gaineratu dute.
Eta nazioarteko erakundeek eta eragileek emandako erantzuna kritikatu dute. Izan ere «Estatuek ez dute ezer egiten, erakundeak eta enpresak konplizeak dira, eta ustezko ordezkari politikoek adierazpen lotsagarriak egiten dituzte, bi estatuetan oinarritutako konponbidea defendatzen».
«Gainera, dirudienez promes epelak eta keinu txikiak txalotu egin beharko genituzke. Berez, botoak lortzeko helburua besterik ez dute. Eta gauza horiek egiten dituzten bitartean, genozidak babesten jarraitzen dute, diruz eta armak salduz ere», nabarmendu dute, herriaren jarrera txalotuz: «Herriak kaleak hartu ditu, presioa jartzen, boikota egiten, errepideak mozten, portuak eta unibertsitateak geldiarazten, Gazarantz joaten, potentzia kriminal horren normalizazioa salatzen eta Palestinako herriari benetako elkartasuna adierazten».
Zentzu honetan, babes osoa adierazi diotee Global Sumud Flotillak martxan jarritako ekimenari eta bertan parte hartzen ari den euskal delegazioari. «Flotillak erakusten duena da Estatu genozidaren aurka mobilizazio herritarra eraginkorra dela, haien gorputzak jarriz erresistentzia baketsua planteatuz», azaldu dute, eta salatu dute Europako zenbait Estatuk iragarritako babes militarra. «Laguntza militarra bidali nahi badute, bidali dezaketela Gazara eta ez ‘zuriak’ babestera».
Hala, herri palestinarra eta bere erresistentziarako zilegizko eskubidea babestu dute Gasteizen bildutako lagunek, eta, ohartarazi dutenez, «erregimen kolonial hau erabat desegin arte, gure konpromisoa berretsiko dugu».
«Bide horretan, aurrerapausoak emateko garaia da horregatik hurrengo larunbatean, urriak 4, Iruñean palestinar erresistentziaren alde eta Israelgo estatu terroristaren aurka antolatu dugun manifestazio nazionalean kaleak hartzeko dei egiten dugu», amaitu dute.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia


