
Joan den apirilean iritsi zen berria eta astelehen honetan berretsi du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak. Amaitutzat eman ditu 111 Akademiaren lanak eta aurrerantzean Euskal Literaturazaleen 111 Akademiak ez du jardunik izango. Bere azken ekintza ekainaren 5ean Miren Amurizari 2024. urteko 111 Akademiaren Saria ematea izan zen.
Arnas luzeko egitasmoa izan da. Izan ere, 29 urtez jardun du lanean Euskal Literaturazaleen 111 Akademiak. 1997. urtean sortu zuen Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, hasieran, baina, Beterriko Liburua izena eman zion, gehienbat bere jarduna Beterriko eskualdera mugatzen zuelako.
1997. urteko lehenengo ekintza aurreko urteko saria erabakitzea izan zen. Lehenengo sari hura, Beterriko Liburua 1996 izenarekin, Joxean Agirrek idatzitako Elgeta eleberriak irabazi zuen, Akademiak «urteko libururik gogokoena» izendatu baitzuen. Akademiakide guztien artean hautaturiko lana saritu du 111 Akademiak.
«Urtero Akademiaren saria emateaz gain –Beterriko Liburua izenarekin 2008. urtera arte–, 111 Akademiak irakurle eta literaturazale sare zabala osatu du urte hauetan guztietan Euskal Herriko zazpi herrialdeetan barrena. Bere jardunari utzi dion garaian 218 akademiakide zituen zazpi euskal lurraldeetan barreiaturik, horietako asko Gipuzkoan eta Bizkaian».
111 Akademiaren webgunea izan da 218 akademiakide horiekiko harremana egin, sustatu eta haien irakurketei buruzko iritziak ezagutzeko tresna nagusia.
Webgunea eta sariaz gain, 111 Akademiak beste ekimen batzuk burutu ditu 29 urte hauetan: Kilkerren soka izeneko liburu aurkezpen egitaraua; argitara emandako liburuei buruzko Literatura pilulak (bideo laburrak gizarte sareetan zabaldu direnak); hainbat literatura taldeen gidaritza eta, azkenik, literatura aldizkaria, lehenik Beterriko Liburua izenarekin (56 zenbaki argitara emanda) eta, ondoren, 111 aldizkaria, urtean lau zenbaki argitara eman eta bere 30. zenbakia –azkena–, 2024ko abenduan argitaratu zuena.
«Beste hainbestekoa da gauzatu ezinik utzi behar izan duen egitasmo kopurua: irakurketa aholkularitza zerbitzua akademiakideen iruzkinen bidez, gazte eta helduei zuzenduriko literatura txangoak eta, azken urteetan esku artean ibili duena: akademiakide agiria eskuratzeko egitaraua», adierazi du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak.

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

Vuelve a desaparecer el tropezón en recuerdo de Xabier de Frutos, repuesto esta mañana

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

Un detenido tras la muerte de una mujer que se ha precipitado de una vivienda en Iruñea
