
Irailak 29, Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako Kontzientziazioaren Nazioarteko eguna den honetan, Lakuako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako Sailak jakinarazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 115 kilogramo janari galtzen direla urtero pertsonako elikagaiak alferrik galtzeagatik. Guztira, 244.000 tona dira urtean EAEn.
Aldiz, Europar Batasunean pertsonako 132 kilotik behera galtzen dira batez beste, guztira 59 tona, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak astelehen goizean eman dituen datuen arabera. Barredok adierazi du EAEk «nazioarteko erreferente» izan behar duela elikagaiak alferrik galtzearen aurkako kontzientziazioan.
Bisubi Fundazioak antolatutako Gastroutopia Jardunaldietan parte hartu du Barredok Bilbon. Bertan dei egin du «elikagaiak alferrik galtzea saihesteko, ondasun urria baitira, eta are gehiago pobrezia indize handiak dituzten herrialdeetan».
Sailburuak nabarmendu duenez, ‘Janaria Ez Da Botatzen’ kanpainarekin jantoki publikoetan, ikastetxetan eta enpresetako jantokietan elikagaien galera hori murrizten ari dira. Era berean, esan du urteko bigarren seihileko honetan inplikatutako sektoreekin lantzen ari direla elikagaien soberakina murrizteko prozesuetan sar daitezkeen neurri berriak.
«Planetak herritar guztiei jaten emateko adina elikagai ekoizten du eta, hala ere, milioika pertsonak gosea eta nutrizio txarra dute. Elikagaiak galtzeak eta alferrik galtzeak arazo hori larriagotzen dute, kontsumorako eskuragarri dauden elikagaien kopurua murrizten baita, eta, horrela, elikagaien segurtasun falta areagotzen baita», ohartarazi du Barredok.
Ildo horretan adierazi duenez, «elikagai asko, hala nola, produktu freskoak, arrantzako produktuak eta animalia jatorriko produktuak, oso galkorrak dira eta galera maila handia dute».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
