
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren %43,9k amaituta zituen iaz goi mailako ikasketak 2024an, direla Lanbide Heziketakoak edo Unibertsitatekoak, Eustat EAEko Estatistika Institutuak plazaratutako datuen arabera.
836.632 pertsona dira, denetara, kolektibo hau osatzen dutenak eta ehuneko 6 dezima egin du gora aurreko urtearekin, hots, 2023arekin alderatuta.
Kontrara, behera egin du derrigorrezko hezkuntza maila besterik ez duen biztanleriaren ehunekoak. Izan ere, 2024an %35,5 zen, hau da, 677.007 pertsona. 2023an, ordea, ehunekoa 7 dezima altuagoa zen.
Plentzia-Mungia eta Gorbeia inguruko eskualdeak nabarmentzen dira biztanleriaren erdiak baino gehiagok dituelako goi mailako ikasketak. Beste muturrean daude Arabako Errioxa, %34rekin, eta Enkarterriak % 37,1ekin.
Hiriburu arteko alderaketa eginda, Donostia da, proportzioan, goi mailako ikasketadun biztanle gehien dituen hiriburua, %51,3k bukatu baititu Unibertsitate edo Lanbide Heziketa ikasketak. Bilbotarren %48,1ek ditu goi mailako ikasketak eta Gasteizen nabarmen baxuagoa da ehunekoa, %40,8, hain zuzen ere.
Hiriburuetan agerikoa den tendentzia herrialde bakoitzean izandakoaren berbera da, Gipuzkoan baitago goi mailako ikasketak dituen biztale proportziorik altuena.
Ikasketa tokiari dagokionean, Goi Mailako Lanbide Heziketa edo Unibertsitate graduak ikasten ari diren ikasleen %18,2k ikasten du EAEtik kanpoko ikasketa zentroren batean.
Genero arrakala
16 urte edo gehiagoko ikasleen artean, oro har eta sexuaren arabera banakatuta, gehiago dira emakumeak (%52,7) gizonak baino (%47,3). Alde hori indarrean dauden hezkuntza maila guztietan mantentzen da. Goi mailan, emakumeak %53 dira, hau da, gizonen aldean ehuneko 6 puntuko diferentzia dago.
Gizonen eta emakumeen kolektiboa bereizita aztertuz gero, banaketak antzekoak dira. Emakumeen artean ikasleen proportzio handiagoa dago goi mailako irakaskuntzan (+0,7 puntu) eta, bereziki, hezkuntza ez-formalean (+1,2 puntu); gizonen artean, berriz, ikasleen proportzio handiagoa dago bigarren hezkuntzako bigarren etapan eta goi mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondokoan (+1,6 puntu) eta bigarren hezkuntzako eta beheragoko hezkuntzako lehen etapan (-0,3 puntu).

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
