
Iraupen handiko mendi lasterketen artean aitzindaria da Hiru Haundiak mendi lasterketa. Bi urtean behin egiten da mendi proba hau, eta astearte goizean lasterketaren aurkezpena egin dute Gasteizen. Bertan izan dira erakunde laguntzaile nagusia, Vital Fundazioa, eta baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak, Lakua, udalak, administrazio batzarrak, enpresa laguntzaileak eta Hiru Haundiak ekimenaren batzorde antolatzailea ere.
Urriaren 11n ezarri dute hitzordua eta, berrikuntza nagusiak hasierako eta amaierako puntuetan daude. Aurtengo edizioa Araian abiatuko da eta Zuian amaituko da. Oraingoan, aurreko edizioetan parte hartu zuten pertsonen «eskaerei erantzuteko» eta parte-hartzaileei «gero eta esperientzia hobea eskaintzeko» aldatu egin dute probaren ibilbidea.
Azaldu dutenez, guztira, 1.000 parte-hartzaile izango ditu lasterketak. Halere, 3.000 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena. Kupoa ez gainditzeko, zozketa bat egin behar izan zutela adierazi dute antolatzaileek. Era berean, 500 boluntario baino gehiagok, bederatzi mendi klubek eta ibilbidean dauden herrietako bizilagunek parte hartuko dute antolakuntzan.
Ildo horretan, esparru instituzionalaren eta pribatuaren babes zabala dutela jakinarazi dute. Tartean, Asparrenako eta Zuiako udalena, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lakuaren laguntza.
Euskal Herrian «erreferentziazko proba bat» dela aitortu dute. Manuel Iradier Txangolari Elkarteak 1987an antolatu zuen lehen aldiz, eta horrez geroztik proba aitzindari bat izan da. Ibilbide berean euskal mendietako gailurrik adierazgarrienetako hiru batzen dira: Gorbeia, Anboto eta Aizkorri, alegia; bakoitza herrialde batean. Hiru gailur enblematikoak lotzeaz gain, lasterketak 10.200 metroko desnibela du eta guztira 101 kilometroko ibilbidea.
Aipatutako «hiru haundi» horiez gain, gailur interesgarri gehiago igotzen dira, hala nola Araza, Oriol, Jarindo, Usakoatza, Aumategigana edo Artia-Gaboño. Ibaiak eta bailarak zeharkatzen dira, Urkiolatik igaroko dira parte-hartzaileak eta Gorbeia, Urkiola eta Aratz-Aizkorriko parke naturalak zeharkatuko dituzte.
Parte-hartzea
Prentsaurrekoan eskaini dituzte aurtengo edizioaren datuak. Parte-hartzaileen artean, %34,83 arabarrak dira, %34,58 bizkaitarrak, %15,63 gipuzkoarrak, %2,38 nafarrak, %12,49 espainiar Estatukoak eta %0,08 beste herrialde batzuetakoak.
Genero aldetik, %81,22 gizonak dira, berriz, %18,78 emakumeak.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
