
LABek «onartezintzat» jo du Barakaldoko El Regato Ikastetxean zerbitzua kudeatzen duen Serunion enpresak langileak kriminalizatu izana «fokua katearen une ezberdinetan jarri beharrean, eta ez bakarrik begiraleek janaria zerbitzatzen duten unean», bazkarian «elementu arrotzak» aurkitu ostean.
Gogoratu dutenez, «hau ez da kasu isolatu bat». 2024an, Lakuako Gobernuko Hezkuntza Sailak Serunionekin zituen kontratuak bertan behera utzi zituen sare publikoko hainbat jangeletan, hain zuzen ere, antzeko irregulartasunengatik. «Arazo horiek behin baino gehiagotan gertatu izanak erakusten du enpresaren aldetik kontrol eta zorroztasun falta larria dagoela, eta oraindik ere onura ekonomikoa lehenesten duela, zerbitzuaren kalitatearen eta ikasleen segurtasunaren gainetik», baloratu du LABek.
Sindikatu abertzaletik «babes eta elkartasun osoa» adierazi diete Barakaldoko El Regato ikastetxeko jangelako langileei. «Onartezina da elikagaien hornikuntza katean hutsuneak daudela erakusten duen gertaera bat langile horien aurkako seinalatze eta presio kanpaina bihurtzea», kritikatu du.
Era berean, eskumena duten erakundeei exijitu diete Serunionen jarduna zorrotz fiskaltzea eta bermatzea jangela zerbitzuaren kalitatea ez dela enpresaren onuraren aurretik jartzen.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
