
Asteazken goiz honetan aurkztu dute Gomiztegin ikasturte hasiera, Artzain Eskola Berriaren proiektuarekin batera. Iaz Lakuak Hazi Fundazioaren bidez Gomiztegiren titulartasun osoa hartu zuen, «artzain eskolaren jarraipena eta bilakaera bermatzeko asmoz». Sektorean profesional berriak sartzean izan duen eragin positiboa baloratu dute.
Aurkezpenean Amaia Barredo Lakuako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua eta Raimundo Ruiz de Escudero Hazi fundazioko zuzendari nagusia izan dira. Jakitera eman dutenez, «bultzada berriak» azpiegiturak erabat berritzea, zentroa teknologikoki eta energetikoki modernizatzea eta aldizkako inbertsioetarako plan bat barnebiltzen ditu.
Lehen jarduera estalkia birgaitzea izan zen, eta 400.000 euro inbertitu ziren horretan. Datorren urteari begira, 704.000 euroko inbertsioak aurreikusten dira. Hobekuntza materialez gain, Barredok iragarri du «hausnarketa estrategiko bat» garatzen ari direla: «Gomiztegik abeltzaintza sektorearen erronkei modu arin, koordinatu eta eraginkorrean erantzuten jarrai dezan».
Gaineratu dutenez, aurtengoan ere aurreikusten dute erronkarik «garrantzitsuena» belaunaldien arteko erreleboa eta langile kualifikatuen beharra da. Horiei aurre egiteko, sektorearen eta gazteen beharrizan berriak ebaluatzen ari dira, baita sektorean lan egin nahi dutenak ere: «Prestakuntza eredu malguagoak eta profil bakoitzera egokituagoak ebaluatzen ari gara, berrikuntza eta jasangarritasun aukera berriak, zerbitzuen dibertsifikazioa eta merkatu berrietara zabaltzea».
Hamahiru ikasle berri
Aurten hamahiru ikasle berri ditu Artzain eskolak; zazpi mutil eta sei neska. Horietatik hiru gipuzkoarrak dira, beste hiru arabarrak, hiru bizkaitarrak eta bi nafarrak. Gainerako bi ikasleak beste herrialde batzuetatik datoz.
1997an sortu zen Gomiztegiko Artzain Eskola, ardi sektoreko profesionalen, Arantzazuko frantsizkotarren, Lakuaren, Foru Aldundien eta Hazi Fundazioaren arteko lankidetzaren bidez.
Ordutik, ardi-ahuntzen sektorerako prestakuntza intentsiboko 28 edizio egin dira, eta 330 pertsonak hartu dute parte. Horietatik %93 berrogei urtetik beherakoak ziren, eta ia erdiak 21 eta 30 urte bitartekoak. Horri esker, «lurraldearekin, tradizioarekin eta berrikuntzarekin konprometitutako artzainen belaunaldi berria» batu da sektorera. Gaur egun, Gomiztegi «erreferentziazko» zentroa da; beste leku batzuetan eredutzat hartu da eta «Euskadin eta Euskaditik kanpo erreferentea da», Lakuaren arabera.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»
