
Jokin Zaitegi (1906-1979) Arrasaten jaiotako idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza izan zen, eta modu askotara sinatu zituen bere lanak: ‘Udalaizpe’, ‘Artzai’, ‘Zaitegítar Iokin’ eta beste hainbat.
Bere garaian mota askotako lanak egin bazituen ere, batez ere euskal kulturaren eragile eta bultzatzaile gisa nabarmendu zen; ‘Euzko Gogoa’ (1950-1959) aldizkaria izan zen emaitza nagusia, baina ez bakarra, ugariak baitira haren eskutik jaiotako lanak: poesiak, saiakerak, artikuluak eta, bereziki, itzulpenak.
Euskaltzaindiatik nabarmendu dutenez, lan horietan guztietan, bi elementu hauteman daitezke: «Euskaltzaletasun sutsu bat eta fede kristau sakona. Hirugarren elementu bat ere erantsi daiteke: filosofia eta teologiarako maitasuna. Izan ere, Zaitegiren euskaltzaletasunak herri xehearen hizkuntzatik edaten zuen, baina helburutzat zeukan elite euskaltzale bat sortzea, herria gidatuko zuen elite bat».
Zaitegik Euskaltzaindiarekin «betidanik harreman handia» izan zuela gaineratu dute, «bizitzaren azken urteotan oraindik gehiago estutu zena, zahartuta eta gaixorik Oñatiko zaharren egoitzan babestu zenean, Luis Villasante eta beste euskaltzain batzuk joaten baitzitzaizkion bisitan». Hil eta gero, haren ondarea bitan banatu zen: biblioteka Arrasateko Udalak hartu zuen (han dago ordutik) eta artxiboa Euskaltzaindiak.
Nabarmendu dutenez, haren dokumentuak hiru motatakoak dira. Batetik gutuneria, garai horretako bildumarik aberatsenetakoa, orduko euskal idazle ia guztien gutunak aurki daitezke. Bigarrenik ‘Euzko Gogoa’ aldizkarian argitaratutako artikuluen jatorrizko bertsioak eta bestelako materialak. Eta, azkenik, Zaitegiren beraren lanen jatorrizko bertsioak. Ez dago digitalizatuta baina Azkue Biblioteka eta Artxiboaren irakurgelan kontsultatu daiteke.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
