
Bilboko Guggenheim Museoak eta Euskaltel Fundazioak, Google Cloud-en lankidetzarekin, ‘AA: Imajinatu etorkizuna’ lehiaketako sariak ebatzi dituzte. Lehiaketa irailaren 10etik 30era bitartean izan zen, horretarako berariaz garatutako plataforma batean.
Miren Arzalluzek, museoko zuzendari nagusiak, eta Nerea Enbeitak, Euskaltel Fundazioko zuzendariak, biak ere lehiaketako epaimahaikideak, partekatu dituzte asteazkenean lehen edizio honetako gakoak. ‘Inspirazioz betetako konexioak: artea eta teknologia etorkizun gizatiarragoa lortzeko’ gaia ardatz hartuta, ekimen aitzindari honek hausnarketa hau egitera gonbidatzen du: telekomunikazioen eta artearen arloetako berrikuntzak nola adieraz ditzake hurbiltasuna, tokian tokiko identitatea eta jasangarritasuna bezalako balioak?

Lehiaketa arrakastatsua izan da. Izan ere, 1.408 proba egin dituzte plataforman 353 pertsonak, eta horietatik era askotako 245 irudi izan dira lehian. Nabarmentzekoa da Euskal Herrian izandako parte-hartze handia: guztizkoaren %70a.
Epaimahaia artearen eta teknologiaren arloetako bost adituk osatu dute –Museoko, Euskaltel Fundazioko eta Masorange-ko eta Google Cloud-eko kideak– eta hamar finalisten artean hiru argazki irabazleak hautatu dituzte. Horretarako, kontuan izan dituzte «originaltasuna eta sormena, konposizioaren balio estetikoa eta teknikoa, Promptaren kalitatea, adierazpena eta egitura, eta lehiaketaren gaiarekiko eta balioekiko koherentzia». Gainera, finalistetako bat publikoaren botoaren irabazlea izan da, urriaren 3tik 6ra bitartean sare sozialen bidez egindako bozketan.
Epaimahaiak hautatutako hiru irudiak hauek dira: ‘M4R-I’, ‘Gigantes que sienten’, eta ‘Recreando el pasado con la tecnología del futuro’. Azken hau izan da, gainera, publikoarengandik boto gehien jaso duena.

Miren Arzalluzen hitzetan, «museoarentzat plazer bat da Euskaltel Fundazioarekin batera honelako ekimenetan parte hartzea, gonbidatu egiten baikaitu tresna teknologiko berriak esploratzera eta beren sormena mundu fisikotik harago zabaltzera. Alde horretatik, museoan Refik Anadol artistaren lan murgiltzaile eta multisentsorialaz gozatzeko aukera eta zortea dugu; artea, arkitektura eta AA uztartzen dituen sorkuntzarik anbiziotsuenetako bat nazioarte mailan, Museoko bisitariak benetan gozatzen ari direna».
Bestalde, Nerea Enbeitaren hitzetan, «Euskaltel Fundazioan teknologia pertsonei hurbiltzeko ari gara lanean, eta gaur egun adimen artifiziala funtsezko tresna da berritzeko, prozesuak hobetzeko eta adierazpide berriak irekitzeko. AA une honetan sektore guztiak eraldatzen ari da –sormenaren eta kulturaren mundua barne– eta ezin gara bazterrean geratu. Iraultza honek zeharkatu egiten gaitu gizarte eta enpresa garen aldetik, eta berau ulertzea eta erantzukizunez erabiltzea eskatzen du».
Sariak hauek izan dira: azken belaunaldiko smartphone bat eta adimen artifizialean oinarritutako funtzionalitate aurreratuak, Museoaren Lagun kidetza urtebetez, online arte-ikastaroetarako doako sarbidea, azken belaunaldiko Google Nest dispositibo bat, online trebakuntza AAn, eta Google Cloud Summit 2026ra bertaratzeko gonbidapena (Madrilen, 2026ko maiatzean).
Lehiaketaren amaierako ekitaldiaren ondoren, Euskaltel Fundazioak eta Guggenheim Museoak AAri buruzko hausnarketa eta eztabaidarako foro bat antolatu dute. Foroa Museoko Auditorioan egiten ari da presentzialki eta streamingean hemen: canal.guggenheim-bilbao.eus/es/live
Topaketa honetan, AAk enpresa-ingurunean duen eragina eta aukerak aztertuko dituzte hainbat adituk, eta funtsezko gai hauek landuko dituzte: etika eta erantzukizuna AAren erabileran, prozesuen automatizazio adimenduna, negozio-aukera berriak eta eredu emergenteak, esperientzien pertsonalizazioa eta edukien sorkuntza AArekin, baita aplikazio praktikoak ere, enpresen eta kulturaren arloetan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
