Azken kapitulua
Sei denboraldi arrakastatsu eta unibertsoa zabaldu zuten bi filmen ondoren, ‘Downton Abbey’-k agur esango du behin betiko. Zinemetan estreinatuko den ’Downton Abbey: The Grand Finale’ filmak itxiko du familia aristokratiko britainiar enblematiko honen istorioa.
‘Downton Abbey’-renak kasu berezia dirudien arren, ez da inondik inora ere bakarra. ‘Firefly’ (2002–2003) telesaila, esaterako. Seriea bertan behera geratu zen, baina Joss Whedonek zinemetan ixteko aukera izan zuen ‘Serenity’ (2005) filmarekin. ‘Deadwood’ (2004–2006), ‘Entourage’ (2004–2011) eta ‘Veronica Mars’ (2004–2007) telesail ezagunen istorioak ere pantaila handian agurtu genituen.
Badira kasu hibrido xelebre batzuk ere: behin betiko itxierak ez diren arren, tarteko film baten bidez jarraitzen dute, eta ondoren pantaila txikian amaitzen dira. Ezagunenak ‘The X-Files’, ‘Sex and the City’ eta ‘Breaking Bad’ dira. Hirurek izan dituzte film luzeak, baina amaiera definitiboa telebistan aurkitu dute.
Urte luzez jarraitu dugun telesail bat amaitzea une gazi-gozoa izan daiteke ikusleentzat, baina, zenbaitetan, istorioa jarraitzea erabakitzen dute sortzaileek, eta, horregatik, film batekin amaitzen diren telesailekin egiten dugu topo. Pelikula horiek, sarri, opari modukoak dira: aukera bat tramaren hari solteak ixteko, pertsonaia kutunen itzulerarekin berriz topo egiteko eta zale leialen bihotzak behar bezala agurtzeko.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

La jueza decreta el sobreseimiento de la causa por el pelotazo a Xuhar Pazos

