
Nafarroako Foruzaingoko komunikazio taldeak euskaldunen kontrako «tratu iraingarria» izan duela salatu du Behatokiak. Izan ere, duela egun batzuk, Euskararen Telefonoan jasotako kexa bat helarazi zion Behatokiak Foruzaingoari, sare sozialetan egiten duten euskararen «erabilera traketsari» buruzkoa.
Horretarako, Foruzaingoaren komunikazio taldera jo zuen Behatokiak erantzun hau jasoz email korporatibotik: «Nos gustaría recibir esta comunicación también en castellano, con el fin de poder entenderla y contestarla. Es incomprensible cómo no se utilizan las dos lenguas oficiales de Navarra».

Erantzun hori jasota, euskara erabiltzeko eskubidean oinarriturik, Foruzaingoak dituen betebeharrak gogoratuz beste mezu bat igorri zuen Behatokiak euskara hutsean. Urriaren 3an Foruzaingoak «Manzanas traigo» erantzun zuen.
«Expediente inicial solo en euskera, contestación a nuestro requerimiento solo en euskera... no entendemos. Manzanas traigo... Archivamos» izan zen Foruzaingoaren bigarren erantzuna.

Behatokia: «Onartezina»
«Erabat onartezina da Foruzaingoak, Nafarroako erakunde publiko batek eta bertako langile publikoek Nafarroako hizkuntza den euskararen eta herritar euskaldunen gutxiespena eta mespretxua adieraztea. Are larriagoa da, gainera, jasotako arretaz kexu diren herritarrei eta erakundeei horrelako lotsagabekeria eta inpunitatearekin erantzutea. Ez da Behatokiak jasotako lehenengo kexa Foruzaingoan euskaraz zerbitzua emateko gai ez izan eta euskararen ezagutza duen langilerik ez izateagatik», nabarmendu du Behatokiak.
«Herritarrei zor zaien administrazio publikoaz ari gara, herritarrei laguntzea helburu duten langile publikoez, herritarren integritatea, segurtasuna edo ongizatea tartean egon daitezkeelarik gainera. Argi dago ez direla herritarrak errespetuz artatzeko eta herritarren eskubideak bermatzeko gai. Erantzukizunak eskatzen ditugu, Nafarroako berezko hizkuntza eta bere hiztunekiko mespretxuzko tratu honi berehalako soluzioa ematea», gaineratu du.
«Langile publikoek euskara ezagutu behar dute horrelako egoerak saihesteko, herritar guztien eskubideak eta duintasuna errespetatuak izan daitezen. Langile publiko euskaldunak eskatzea, herritarron eskubidea izateaz gain, eta administrazio publikoaren betebehar legal eta politikoa da», nabarmendu du Behatokiak, legeak eskubide hauek bermatzen dituela gogoratuz.

Xenometer: un equipo de la UPNA entrena a la IA que identificará los mensajes xenófobos en RRSS

La nao San Juan surca las aguas de la bahía de Pasaia tras once años de paciente tarea

Esan, segundo sindicato de la Ertzaintza, sigue negando y exige retirar la placa por Rosa Zarra

Emotiva llegada de la selección de Palestina a Bilbo
