
Laboral Kutxa-Euskadi taldeko Usoa Ostolaza bigarren sailkatu da Andaluziako Elite Women Itzulian, 131,5 kilometroko ibilbidean Torroxen (Malaga) hasita eta amaituta. Gipuzkoarra talde osoaren lasterketa bikaina burutzetik oso gertu egon da, azken metrora arte garaipena lehiatzen.
Laboral Kutxa-Euskadi eta Movistar taldeen arteko lehia izan da proba, eta Portichuelo mendateko hiru igoeretan erabaki da. Euskal taldeak aurretik jo du, lehenik Naia Amondarainen lanarekin eta ondoren Idoia Erasoren eta Yuliia Biriukovaren ihesaldiekin. Txirrindulari nafarrak taldekidearen alde lan egin du eta ukrainarrak eraso egin du lasterketa burua izateko. Azken jaitsieran izandako eroriko bat erabakigarria izan da, alabaina; bi minutuko aldea zuten, baina azken kilometroan harrapatu dituzte iheslariak. Helmugako esprintean, Cat Fergusonek Ostolaza gainditu du; Biriukova laugarren helmugaratu da eta Debora Silvestri seigarren.
«Lasterketa bikaina egin dugu. Oso ondo lehiatu gara, eta taldekide guztiek ezin hobeto egin dute lan. Naiak bakarrik eman du buruan lan egiten aurreneko bi itzulietan, Idoiaren laguntzarekin. Ondoren, Idoiak, Yuliiak eta Sara Martinek ihes egin dute, eta Idoiak dena eman du. Orduan, Yuliiak ihes gin du eta bi minutuko aldea lortu du Movistarren txirrindularien aurka. Azken jaitsieran erori egin da, eta, azkar altxatu bada ere, funtsezko segundoak galdu ditu, azken kilometroan harrapatu baitute. Pena bat izan daq. Esprintean, Fergusonek Usoa gainditu du. Silvestrik, berriz, matxura bat izan du hiru kilometro falta zirenean, eta lastima izan da hori ere, hanka oso onak zituela erakutsi duelako egunean zehar», adierazi du Peio Goikoetxea Laboral Kutxa-Euskadi taldeko zuzendariak.
Naia Amondarain, Alice Arzuffi, Yuliia Biriukova, Idoia Eraso, Usoa Ostolaza eta Debora Silvestri izan dira lehiatu diren sei txirrindulariak. Multzo moreak datorren astean emango dio amaiera 2025eko denboraldiari, Txinako WorldTourreko bi proban ariko diran: Tour of Chongming Island, hilaren 14tik 16ra, eta Tour of Guangxi, hilaren 19an, baita Chrono des Nations erlojupekoan ere, hilaren 19an hau ere, Estatu frantsesean.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
