
Euskal Herri osotik gerturatutako 180 bolondres inguru elkartu dira gaur goizean Ablitasen Errigoraren auzolan nazionalean parte hartzeko. Euskarari Puzka kanpaina aurreko ostegunean abiatu zuten eta gaur kanpaina honetan banatuko diren lehen 4.000 saskiak osatu dituzte auzolanean. Goizeko 9.30ean ekin diote lanari eta 15.00ak arte egin dute lan giro ederrean.
Familia argazki batekin eman diote hasiera auzolanari, kanpaina honetako ‘Ezinbestekoak’ leloa zeraman zuhaitzaren irudiaren alboan eta 11.00ak aldera tartetxo bat hartu aldarrikapenerako. Parte-hartzaileak Ablitaseko plazara hurbildu dira Bardenas Libres taldeak deituriko elkarretaratzean parte hartzeko.

Hamaiketakoa egiteko Uxuetik ekarritako mamiak izan dituzte dastagarri eta behin lanak amaituta baita bazkaria ere. Arratsaldean Tuteran jarraittzekoa da ospakizuna, Beterri elkartean mintzaldiak eta kontzertuak antolatu dituztelako.
Euskarari Puzka kanpainari dagokionez, aurtengo mezuan erdigunean paratu nahi izan dituzte Nafarroa erdi eta hegoaldean euskararen alde lan egiten duten euskalgintzako eragileak: Ikastolak, AEK, Sortzen eta Agerraldia. Haien lanaren ezinbestekotasuna azpimarratu eta balioan jartzea dute helburu. Ez da ahaztu behar Errigoraren saskien balioaren %25 Ager zonaldeko euskalgintzara bideratzen dela.
Eragile horien lana iraunarazteko berme handienetako bat da Euskarari Puzka kanpaina. Bertatik jasotzen duten ekarpen ekonomikoari esker mantendu dezakete jarduna eta jarraipena eman hasitako bideei. Horregatik, azaroak 13ra arte iraungo duen kanpainan, errigora.eus webgunera sartu eta elkartasun-saski horiek eskatzera dei egin dute.


Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
