Amurrioko Kutur Etxean eman zaio hasiera ostiral honetan Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseari, ‘Ærrimatu’ izenpean. Lehen fase honetan 30 bertsolarik hartuko dute parte eta, ostiralean, Xabi Igoa gailendu da lehen saioan. Aramaioarrak 201,5 puntu eskuratu ditu, eta atzetik izan ditu, hurrenez hurren, Sabin Abarrategi (196 puntu), Maddi Agirre (194 puntu), June Astegieta (157,5 puntu), Iosu Ordoñez (134,5 puntu) eta Marta De Pedis (107 puntu).
Lehen saio hau irabazita, Arabako Bertsolari Txapelketara zuzenean sailkatu da Igoa, eta gainerakoak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Lehenengo fase honetan hamarna bertso puntuagarri kantatu behar dituzte bertsolariek.
Amurrioko saioko aurkezlea Oier Azkarraga izan da eta epaimahaia, aldiz, Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabek osatu dute.
Igandean, Legution
Bigarren sailkapen saioa igandean jokatuko da Legutioko Kultur Etxean, 18.00etatik aurrera, eta bertan parte hartuko duten bertsolariak Aitor Ugarte, Danel Herrarte, Garai Agirre, Ainara Balantzategi, Kerman Lopez de Calle eta Maia Ortiz de Zarate dira. Gai jartzaile lanetan, aldiz, Etxaun Otaño ariko da.
Igandekoaren ostean beste hiru sailkapen saio jokatuko dira, Ozaetan (azaroak 7), Bernedon (azaroak 8) eta Gasteizen (azaroak 9).

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
