
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan euskaraz iritsiko den animaziozko proposamen berria da ‘Super Charlie’. Kasu honetan ekoizpen suediarra da.
Willek hamar urte ditu, eta beti amestu du superheroi bihurtzea eta aita poliziarekin batera kriminalak akabatzea. Baina ametsa zapuztu egingo zaio anaia txikia (Charlie) jaiotzean. Arreta guztia bereganatzeaz gain, Charliek superbotereak dituela jakin du Willek.
Camilla Läckberg
Camilla Läckberg suspensezko eta genero beltzeko eleberriengatik ezaguna den idazle suediarra da. Bere lanak 60 herrialdetan eta 40 hizkuntzetara itzuli dira. ‘Super-Charlie’ Läckberg-en haurrentzako idazten duen lehen liburua da, eta pelikula liburu horren egokitzapena da.
Lehen liburuaren arrakastaren ondorioz, haur ausartaren abenturak jarraitzen dituzten hainbat liburu sortu ziituen. Liburu bakoitzak egoera eta erronka berriak aurkezten ditu Super-Charlieren unibertsoa zabalduz.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

