
Jakoba Errekondo Saltsamendik (Usurbil, 1961) jasoko du 2025eko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren ohorezko mugarria. Sariketa azaroaren 26an egingo da Usurbilen, eta bertan iragarriko dute Kazetaritza eta Komunikazio Saria nortzuk eskuratuko duten.
Errekondo agronomoa eta paisaia antolatzailea da eta epaimahaiak balioan jarri du Errekondok baratza «gure bizitzen erdigunera» ekarri duela azken urteotan, izan hirian zein baserri inguruetan. Euskadi Irratian eta ‘Argia’ eta ‘Elhuyar’ aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak eta hainbat argitalpen ere baditu, tartean Olarriaga marrazkilariarekin egin duen baratze egileen agenda, ‘Bizi baratza’ izeneko liburuak.
Irakurle eta zaleengana heltzeko baliabide garaikideak erabili izana ere goraipatu du epaimahaiak, izan zuzeneko topaketak, sare sozialak, poddcastak edota Youtube eta Instagram hariak, adibidez.
«Jakoba Errekondorentzat baratza da gelditzen zaigun ‘iraultza-toki’ bakarra. Beharbada arrazoia du, Voltaire minberak zioenaren bidetik: ‘Norberak bere baratza landu behar du’», nabarmendu dute.
Hala, hilaren 26ko ekitaldian, Errekondok Xabier Laka eskultoreak mugarri honetarako sortutako oroitikurra jasoko du Andoainen egingo den ekitaldian.
Era berean, Kazetaritza eta Komunikazio ataletarako finalisten izenak azaroaren 5ean, asteazken honetan, jakinaraziko direla ere aurreratu dute.
Ohorezko mugarria nahiz finalistak izendatu dituen eta sariak erabakiko dituen epaimahaia ondorengoek osatzen dute: Miren Berasategi Zeberio (Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria), Eneko Bidegain Aire (idazlea eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakaslea), Itxaro Borda (idazlea eta prentsa kolaboratzailea), Angel Erro Jimenez (idazlea, itzultzailea eta prentsa kolaboratzailea), Pantxika Maitia (kazetaria), Libe Mimenza Castillo (EHUko irakaslea eta ikerlaria), Marta Lasa Goñi (mahaiburua eta Andoaingo Udaleko Euskarako zinegotzi arduraduna), eta Arantza Aguado Perugorria (idazkaria eta Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria).

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
