
José Ángel Agirrebengoa Imaz zendu da, Napar Buru Batzarreko lehendakari izandakoa 2004tik 2012ra artean eta, beraz, baita Euzkadi Buru Batzarreko kide ere. Igandean hil zen, denbora luzez gaixo egon ostean. Nafarroako EAJk eman du Agirrebengoaren heriotzaren berri eta omenaldia egin nahi izan dio, pertsona «konprometitua, nekaezina, koherentea eta etorkizunera begirakoa» zela eta.
Altsasun jaio zen 1952an eta EAJren Asanblada Nazionaleko kide izan zen 1987tik 1991era bitartean. Ostean, Napar Buru Batzarreko kide izan zen 2003ra arte. Halaber, bere herriko alkate izan zen 1995tik 1999eta eta zinegotzi hainbat legealditan, baita parlamentari ere, Nafarroa Bairen eskutik, 2007tik 2011ra.
Gaur egun Napar Buru Batzarreko lehendakari den Unai Hualdek Agirrebengoaren «eskuzabaltasuna eta ikuspuntua» nabarmendu nahi izan ditu: «horrelako pertsonei esker heldu gara heldu garen tokira». Hualdek gaineratu duenez, bera izan zen Nafarroan aldaketa politikoa ematearen arduradunetako bat. «Apustu egin zuen iraganeko inertziak moztearen alde, etapa politiko berriak abiatzearen alde, ezin hobeto jakinda horrek zekartzan arriskuak», adierazi du NBBko lehendakariak.
Era berean, Hualdek azpimarratu du Agirrebengoaren «konpromisoa eta ausardia ezinbestekoak» izan zirela egun EAJk eta Geroa Baik Nafarroan duten «espazio politikoa errotzeko». Horregatik, esker ona adierazi nahi izan dio NBBko lehendakari izandakoari.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
