
Telmo Irureta zumaiarra protagonista duen ‘La consagración de la primavera’ filmarekin arrakasta itzela lortu ondoren, Fernando Franco ‘Subsuelo’ izeneko film berriarekin itzuli da.
Eva eta Fabian neba-arreba bikiak dira, eta adinez nagusi izateko zorian daude. Udako gau batean, istripu larria izango dute. Egoeraren xehetasunak ilunak dira, eta badirudi biek eta Mabel amak baino ez dutela gertatutakoa ezagutzen.
Filma Marcelo Lujan argentinarraren izen bereko eleberriaren egokitzapena da, eta bi neba-arreben arteko lotura bitxia kontatzen du, thrillerraren kodeekin elikatua. Julia Martinez eta Diego Garisa ditu protagonista, eta istripu horren ondoren haien arteko harremana aldatu egiten da betiko. Istorioak sekretuak, manipulazioa eta desirak aztertzen ditu, baita heldutasuna eta mendekua ere.
EITBren parte hartzea du, ekoizleen artean Koldo Zuazua (Kowalski Films) dago eta soinu banda Maite Arroitajauregik konposatu du.
Zuazuak nabarmendu du Fernando Francorentzat jauzi kualitatiboa dela aurreko filmekin alderatuta: «Generokoa den filma da, eta aurreko filmek publiko zabalago batengana iristeko aukera zutenez, hau, komatxo artean, apustu handiagoa da». Era berean, merkatuan duen posizioa argi eta garbi azpimarratu du: «Bistan denez, ez da film mainstream bat, baina hori erakargarria da eta erronka handia zen guretzat».

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»

Una muerta y cuatro heridas, atropelladas por un camión de la basura en Nabarreria de Iruñea

