
Donostia Zinemaldiko Zinemira sailetik igaro ostean, Oier Plaza Gartziaren ‘Popel/ Errautsak’ zinemetara iritsiko da.
Bigarren Mundu Gerran girotutako suspensezko thriller baten elementuak dituen lanak hainbat geruza daramatza bere baitan, eta geruza horietan pertsonak agertzen dira lehen lerroan. Horien artean dago Unai Eguia irakaslea, Javier Cercasen ‘El impostor’ liburua irakurri zuena oporraldi batean. Liburu horretan azaltzen da nola Enric Marcok erabili zuen Enric Monerren izena bere gezurrari eusteko. Asko dakigu Enric Marcoren inguruan –iazko Moriartitarren filma, esaterako–, baina Monerren inguruko oroitzapenak ia hauts bilakatu dira; horregatik hasi zen ikertzen Eguia. Hutsune horrek piztu zion jakin-mina: nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako kataluniar errepublikarrari zer gertatu zitzaion argitu nahi izan zuen.
Bestalde, Anton Gandarias agertuko da eszenan, bere osaba, Anjel Lekuona, Gestapok erbestean atxilotutako bizkaitarraren istorioa ikertzen diharduen pertsona.
Ustekabean Eguiaren eta Gandariasen bideak gurutzatu egingo dira, eta ikerketak Pragako bihotzeraino eramango ditu. Bertan, František Suchý eta bere semearen historia harrigarria azaleratuko dute. Aita-semeek bizia arriskuan jarri zuten, ezkutuan, 2.000 biktima baino gehiagoren errautsak nazien eskuetatik salbatu ahal izateko.
Bilbon hasi eta Pragan amaitzen den ikerketa prozesua kontatu du Oier Plazak ‘Popel/ Errautsak’ dokumentalean. Bigarren Mundu Gerran erbesteratuak izan ziren Anjel Lekuona eta Enric Monerren aztarnen atzetik Europan zehar egindako ikerketa batek, ahaztezina den historia azaleratuko du.
Laurogei urte geroago, aurkikuntza bikain honek iragana eta oraina lotuko ditu, eta gure historiaren atal ezezagun bat argitara aterako du.
Zuzendariaren lotura
Oier Plaza Gernikakoa da, naziek bonbardatutako hirikoa. Gertaera tragiko hura erbesteratzearen eta jazarpenaren hasiera baino ez zen izan deportatu askorentzat, dokumentalaren inspirazio iturri izan den Anjel Lekuona kasu.
Oier Anjelen herritik hurbil bizi denez, harreman pertsonala dauka deportatuaren istorioarekin. Anton Gandarias, Anjelen ilobaren bitartez, Oierrek dokumentazio eta produkzio lanaren zati handi bati ekiteko beharrezko laguntza jaso du.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

