
‘Databasa’ lelotzat hartuta dator Feministaldiaren XX. edizioa. Ostiralean Donostiako Tabakaleran egin den aurkezpenaren ostean hasi eta 26, 27, 28 eta 29an Kontadores gazte zentroan eta Tabakaleran jarraituko du. Azaroaren 29an Dabadaba aretoan emango zaio jaialdiari itxiera, festa batekin.
Aurten proposatzen den lelopean, jaialdi honek hainbait gai jorratu nahi ditu, hala nola, mundu mailan ematen ari den «gorakada faxista eta patriarkalaren analisia». «Izan ere, interneten ere bere islada bortitza erakusten du eta horren kontra-errelatoak mahaigaineratzeak duen urgentziaz hitz egitea premiazkoa da», aipatu dute aurkezpenean.
Datuen objektibotasunaren diskurtsoa zalantzan jarri eta irakurketa feminista, antiarrazista eta queerrak ekarriko dira gurera Feministaldia berri honetan, «munduaren ikuskera ez algoritmiko baten alde elkarrekin pentsatzeko jaialdia» izango delarik.
Arabako Azala kreazio espazioan hasi zen lanean Feministaldiko lantaldea aurtengo udaberrian, 20. edizioa prestatzen, eta Tabakalera eta Kontadores zentroekin elkarlana mantendu dute aurten ere; baita Dabadaba aretoarekin ere. Burujabetza digital eta teknologikoa sustatzeko asmoa ardatz, 45 bat artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok osatu dute gonbidatuen zerrenda.
Nabarmentzekoak dira, besteren artean, SpiderAlex eta Maider Likona ciber-ekintzaileak, Laia Estruch artista eta performerra, Laurence Rassel komisarioa, Sahatsa Jauregi artista eta eskulturgilea eta Lastesis kolektibo feminista. Baita ‘Kazetaritza feminista eta antiarrazista. Betoak, irainak, erantzunak’ mahai-inguruan parte hartuko duten Zuriñe Rodriguez, Maider Galardi eta Laura Arroyo kazetariak ere.
Elkartu eta disfrutatzeko espazioak sortzeari garrantzia eman nahi izan diote eta, horregatik, 26 eta 27an Kontadoresen antolatutako mahai-inguru eta solasaldiez gain, arlo praktikoari garrantzia emango dion elkartrukerako espazioa ere eskainiko dute.
Performanceak, kontzertuak... aukera zabala
28 eta 29an Tabakalerara mugituko dira, bertako Patioan eskaintza anitza egongo baita bi egunez. Ostiralean, hilak 28, hitzaldi, solasaldi eta performancea izango dira 18.00etatik aurrera, eta larunbatean, hilak 29, berriz, performance, hitzaldi, tarot, musika, kontzertu eta festarako prestatzeko ‘tuneatzeko’ aukera izango da.
Dabadaba aretoan emango zaio amaiera jaialdiari: Selektora Ichma, Makeda eta Ines DJekin eta VJ set FeminxstProjection.Party ere izango dira. Festara sartzeko sareei (Instagram, Facebook, Telegram eta webgunea) adi egotea gomendatu dute; jaialdian bertan ere azalduko dutelako nola antolatuko den.
Laura Muelas eta Leire San Martin izan dira, edizio honetan ere, jaialdiaren antolatzaileak. Bikotearekin batera aritu da prestaketa lanetan ondorengo lantaldea: Miren Jone Lizarzaburu, Yuan Yuan Zhou, Anais Cordova-Paez, Idoia Zabaleta, Gerezi Jauregi Cajaraville, Laida Zapre eta Ane Lusarreta.
Feministaldiako emanaldietan sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Gainera, emanaldien jarraipena egiteko aukera egongo da bai sare sozialen bidez (Instagram: @feministaldia; Facebook: @facebook; Telegram: Feministaldia) baita Feministaldiko webgunean ere: www.feministaldia.eus.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
