
Urte bukaera gerturatzen ari den honetan, kontratu berriak sinatzeari ekin diete pilotariek. Ostiral goizean, Aspek iragarri duenez, zazpi pilotarik luzatu dituzte kontratuak Eibarko enpresarekin: Joseba Aldabek, Xabi Erostarbek eta Julen Egigurenek 2027ra arte; eta, bestetik, Aitor Elordik, Iñigo Bikuñak, Arkaitz Gabirondok eta Iker Salaberriak 2028ra arte.
Binakako Txapelketari hasiera emateko atarian, Aspek egun lanpetuak bizi izan ditu bere plantillako hainbat kideren berritzean. Era berean, asteazkenean, Baikok ere kontratua luzatu zion Iñaki Artolari, 2028ra arte.
Hain zuzen, gaur hasiko da Beasaingo pilotalekuan Binakako Txapelketa eta 2026ko martxoaren 29an bukatuko da, azken horretan jokatuko baitute finala Nafarroa Arenan, Iruñean.
Ostiral honetan, estreinatuko dira Elordi-Zabaleta eta Zabala-Martija, Beasainen; Altuna III-Ezkurdia eta P. Etxeberria-Rezusta, larunbatean, Logroñon; Jaka-Itzueta eta Larrazabal-Mariezkurrena II igandean, Agoitzen; eta Artola-Imaz eta Laso-Albisu astelehenean, Tolosan.
Asperekin kontratua berriztu dutenen artean, soilik Elordi arituko da Binakako Txapelketan, Zabaletarekin batera. Hain zuzen, bikote horrek irabazi zuen txapela 2023an.
Bestalde, B Seriean lehiatuko da Bikuña, Rekalderekin batera; Gabirondo, Muruarekin; eta Salaberria, Gaskuerekin.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
