
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak ostiral honetan egin du Euskal Pilota Selekzioaren aurkezpen ofiziala Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea eraikinean. Selekzioak 36 metroko Frontoiko Nazioen Ligan parte hartuko du, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak (FIPV) antolatua, euskal federazioaren beraren lankidetzarekin. Hamar herrialdek parte hartuko duten txapelketa azaroaren 23tik 29ra bitartean jokatuko da Bilbo eta Barakaldoko pilotalekuetan.
Ekitaldi honetarako Barakaldo aukeratu izanak «karga sinboliko handia» duela adierazi dute. Federazioak omenaldia egin nahi izan dio Ezkerraldeari, Euskal Herriko industria-eragile historikoari, eta lotura bat ezarri du zonaldearen izaera langilearen eta euskal selekzioak gorpuzten dituen balioen artean: «ahalegina, kolektibitatea eta gainditzea». Aukeratutako lekua, BIC Bizkaia Ezkerraldea, gainera, berrikuntzan oinarritutako ekonomia berri baterantz doan bidea da, «hautaketa hau euskal pilotaren etapa berri bat den bezala».
Aurkezpena ez da ekitaldi sinboliko hutsa izan. «Asmoen adierazpen bat izan da», azpimarratu dute. «Euskal Pilota Selekzioa bere kirol-kultura, antolatzeko gaitasuna eta balioak mundura proiektatu nahi dituen herrialde baten isla da. Euskadi, bere pilota federazioaren bidez, berrikuntzaren, berdintasunaren eta nortasunaren erreferente gisa agertzen da», gaineratu dute.
Txapelketari berari dagokionez, Euskal Selekzioarekin batera arituko dira Frantzia, Espainia, Mexiko, Argentina, Kuba, Txile, Estatu Batuak, Bolivia eta Portugal.
Euskal Selekzioa, Euskadiko Pilota Federazioaren koordinaziopean, gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan lehiatuko da, Pilota Egokituaren espezialitatea barne. Esku-huska, larruzko paleta, pala motza eta zesta punta. Nobedade gisa, emakumezkoen Esku-huskako norgehiagokak –banakakoak zein binakakoak– erakustaldi formatuan egingo dira Bilboko La Esperanza pilotalekuan.
Eskuz jokatuko duten emakumezkoak hauek izango dira: Enara Gaminde, Naroa Agirre Madalen Etxegarai, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Alday. Ginezkoak, aldiz, hauek: Gaizka Carregal, Eñaut Lizeaga, Beñat Zubizarreta, Beñat Azketa, Unax Landa eta Aingeru Bernaola.
Larruzko paletan, honako pilotariak arituko dira: Ander Landeta, Jagoba madariaga, Ibai Perez eta Iñaki Urrutia. Pala motzean, honako kirolari hauek hartuko dute parte: Esteban Gaubeka, Ibon Garate, Imanol Ibañez eta Xabier Ibargaray.
Zesta puntari dagokionez, emakumezkoetan Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain arituko dira; eta gizonezkoetan, Eñaut Urreisti eta Aritz Erkiaga.
Azkenik, pilota egokituan honako kirolari hauek lehiatuko dira: Beñat Lizaso, German Elkoro, Sergio Rodriguez eta Aingeru Semperena.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko

