
Veneziako Jaialdian Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Donostia Zinemaldian Publikoaren Saria irabazi ostean, 2025eko filmik gogorrena zinemetara iritsiko da: ‘Sawt al-Hind Rajab’ (espainieraz, ‘La voz de Hind’).
Filmak benetako gertaera latz bat kontatzen du. Gazan bizi den izua eta beldurra sei urteko neskato baten larrialdi-deiaren bidez erakusten dira. 2024ko urtarrilaren 29a, Gaza. Ilargi Erdi Gorriko boluntarioek larrialdi-dei bat jasotzen dute: Hind Rajab izeneko sei urteko neska bat auto batean harrapatuta dago erreskatatua izateko erregutzen. Kotxe barruan, bere familiako sei kide hilik daude; kanpoan, tiroak entzuten dira eta tankez inguratuta dago. Anbulantzia bidaltzeko ahalegin guztiak egiten dituzte, baina burokrazia eta baimen absurdoek erreskate lana ikaragarri luzatuko dute. Gertaera guztia larrialdi-zerbitzuko langileen ikuspegitik azaltzen da. Telefonoaren bestalde entzuten den audioa, neskatoarena, benetakoa da. Telefonoaren alde batean errealitate fikzionatua; bestean, errealitate gordina.
Espazio hori tentsio ikaragarri baten eszenatoki bihurtzen da: itxaronaldiak, protokoloak, atzerapenak eta beldurra etengabe erretratatzen dira. Ez dago erasoaren berreraikitze grafikorik; kamera une oro larrialdien koordinazio-gelan mantentzen da, eszenatoki bakar horretan. Filmak itxaronaldiaren benetako iraupenarekin jokatzen du.
Era berean, filmak agerian uzten du protokoloak, arau militarrak, distantziak eta baimenak armak bezain oztopo hilgarriak bihur daitezkeela eta bizitza salbatzeko ahaleginak sarritan eragozten dituztela.
Kaouther Ben Hania zuzendariak aipatu du «Ilargi Erdi Gorriak audioaren zati txiki bat argitaratua zuen eta, neskatoaren ahotsa entzun nuenean, laguntza eske ari zitzaidala zirudien: “Salba nazazu, salba nazazu!”. Nire ustez, gure garaiko Anne Frank da. Jendeak Anne Frank ezagutzen duen modu berean, Hind Rajab ere ezagutu beharko luke».

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Chiapas limpia su escudo de símbolos de la conquista española

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

