Abenduaren 4an Martutenen 111 lagun etxetik botako dituztela salatu dute gaur Donostiako auzo honetan egin den agerraldian. Saretxe, Martu Harrera Taldea, Kaleko Afari Solidarioak, Hiritarron Harrera Sarea, Guztiontzako Egia, Amara Berri Ehuntzen, Herripe Auzo Elkartea, Donostiako Kontseilu Sozialista eta Etxebizitza Sindikatuak deitu dute agerraldia.
Bertan azaldu dutenez, hasiera batean otsailerako iragarrita zegoen kaleratzea, baina ustekakabean aurreratu egin dute. «Ondorioz, pertsona hauei hilabete bat baino gehiago utzi zaie lo egiteko beste leku bat aurkitzeko, eta, are eta larriagoa egiten du egoera negua iristear egoteak», adierazi dute.
Donostiako Harrera Sareak Martuteneko institutu zaharrean 111 lagun bizi direla konfirmatu du egun hauetan. Askok hilabeteak daramatzate bertan. Batzuek bi urte baino gehiago. Donostian orohar kale egoeran biziraun behar dutenen pertsonen kopurua 500dik dela gaineratu dute.
Denbora luzez komunikabideek eta sare sozialek Martuteneko gune honetan segurtasun arazo bat dagoela zabaldu dutela gogoratu dute. «Etorkinak etengabe seinalatzen dituzte eta, era horretan, foku mediatikoa arazo errealetatik eta horien arduradunetatik aldentzen dute», salatu dute.
Erakundeei kritika
Gauzak horrela, ez Donostiako Udalak, ez Gipuzkoa Aldundiak, ez Lakuako Gobernuak pertsona hauen egoera konpontzeko ez dutela ezer egin salatu dute. «Kontrara, sektore atzerakoienen presioari men egin diote, eta kalean gera ez daitezen baliabideak bideratu beharrean, indarrez kanporatzen erabaki dute. Zerbitzu sozialen eta giza eskubideen bidea hartu beharrean, poliziara jo dute eskolan bizi diren pertsonak babesik gabe utzita», nabarmendu dute.
Donostian arrazakeria gora doala azpimarratu dute. «Donostian gazte migratzaile magrebtarrek jasaten duten gorroto eta deshumanizazio maila ideia erreakzionario eta arrazisten igoeraren adierazgarri lazgarria da», azaldu dute.
Kalean bizitzera zigortuak
Etxerik gabe geldituko diren 111 lagun horien kasua hor kokatu dute. «Izen-abizenak dituzten 20-40 urte bitarteko pertsonak dira, Afrika iparraldeko herrialde ezberdinetatik etorritakoak, bakoitza bere istoriarekin, Donostiara bizitza proiektu batekin eta etorkizuna hemen eraikitzeko itxaropenarekin iritsi direnak».
Martuteneko eskolan bizi badira «hona iristean Atzerritartasun Legeak ezartzen dizkien oztopoekin topo egin dutelako» dela gaineratu dute. Bi urte egoera irregularrean bizitzera behartzen ditutz, oinarrizko bizi baldintzak bermatu gabe, etxebizitzarako aukerarik gabe, lan baimenik gabe eta diru sarrerarik gabe.
Donostiak eskaintzen dien gauza bakarra hilean behin bost gau aterpe batean pasatzea dela gaineratu dute. Hori dela eta, kalean bizitzera behartuta daude, polizien jazarpena sufrituz. Bitartean, La Sirena udal aterpea –ehun plazakoa– hutsik dagoela salatu dute.
Gauzak horrela, etxerik ez duten 500 lagunentzat estalpe bakarranetakoa dela nabarmendu dute. Egoera kaskarrean dagoela baina konpontzen aritu direla esan dute.
Donostiako Udalak desalojo honetan duen konplizitatea salatu dute eta abenduaren 4an 19.00etan kaleratzea salatzeko deitu duten mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute.
EH Bilduk baliabideak eskatu dizkio Udalari
«Azpimarragarria da desalojo hau gertatutko zela lehenago jakin arren, Udalak ez egin izana, denbora eta lasaitasun gehiagorekin, bertan lotan zeuden pertsonekin esku-hartze bereziturik», nabarmendu du EH Bildu udal taldeak.
EH Bilduk harreman zuzenak izan ditu Udal Gobernuko ordezkariekin eta bi eskaera egin dizkien. Bata, desalojoan tentsio uneak ekiditeko bitartekoak jartzeaz gain, hala izan dadin ahaleginak egitea. Horrela, EH Bilduk ezinbestekotzat jotzen du hirugarren sektoreko langileen eta erreferenteen parte hartzea ahalbidetu eta bermatzea desalojoan.
Bestalde, kanporatuko dituzten pertsonei baliabideak eskaintzeko ardura hartzea eskatu dio Udal Gobernuari. Zehazki itxita dagoen La Sirena aterpe irekitzea jarri dute mahai gainean.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
