NAIZ

Anoetako «Palestina askatu, Israel suntsitu» oihuak salatu ditu La Ligak

La Ligak «Palestina askatu, Israel suntsitu» kantua azken jardunaldian izandako «istilu bortitzen» salaketan jarri du, Realeko zaleek Vila-realen aurkako partidan abestu zutena. 

Reala eta Villarrealen arteko partidan izan ziren oihuengatik salaketa jarri du La Ligak.
Reala eta Villarrealen arteko partidan izan ziren oihuengatik salaketa jarri du La Ligak. (Jon URBE | FOKU)

Aurreko igandean Realak 2-3 galdu zuen Anoetan Villarrealen aurrean. Partida horretan etxeko zaletuek «Palestina askatu, Israel suntsitu» oihukatu zuten hainbatetan eta La Ligak salatu egin du.

La Ligak astero spainiar Futbol Federazioko (RFEF) Diziplina Batzordeari eta Indarkeriaren Aurkako Batzordeari bidaltzen dien idazkian, «istilu bortitzen» zerrendan sartu du Palestinaren aldeko hamaika mobilizaziotan errepikatzen den aldarrikapen hau. 

Ez da euskal talde bat Israelen aurkako oihuengatik salatzen den lehen aldia. Otsailean Alavesek jaso zuen salaketa. Orduko hartan, «Puta Israel» eta «Estatu sionista, Estatu terrorista» oihuak aipatu zituen txostenak.

Astero astero errepikatzen dira euskal zelaietan Palestinarekiko elkartasun keinuak. Besteak beste, Sadarren, Getaferen aurkako partida geldiarazi zuten, tenis pilotak berdegunera jaurtita