Imanol Carrillo
Kirol-erredaktorea / Redactor deportivo

Bidasoa Irunek bikain eutsi dio Flensburgi, baina amore eman behar izan du (38-35)

Irundarrek bikain hasi dute partida Alemanian, hiru goleko abantailarekin joan baitira aurretik lehen zatian –16-17 atsedenaldian–. Bigarrenean, aldiz, Mujikak min hartu du eta Moller atezainaren geldiketek indarra eman diote bere taldeari eta Bidasoak atzetik joan behar izan du markagailuan.

Julen Mujikak partida serioa jokatu du, baina mina hartu ere.
Julen Mujikak partida serioa jokatu du, baina mina hartu ere. (Ingrid ANDERSON-JENSEN)

Bidasoa Irunek aurreko jardunalditik zuen maind round-erako sailkapena poltsikoan, baina astearte honetan Alemanian zuen neurketak bazuen bere garrantzia. Aurrean egungo EHF European Leagueko txapelduna zuen eta hurrengo fasera punturen batekin sailkatzeko lehiatu dira irundarrak. Egia esan behar bada, oso ondo lehiatu dira, lehen zatian hiru goleko errentarekin aritu baitira, baina bigarrenean Flensburgek markagailua irauli eta Bidasoa atzetik aritu da azken unera arte, amore eman gabe (38-35).

Lehenengo gola etxekoen aldekoa izan bada ere, Alex Mozasen jokalariak, Maciel atezainaren bi geldiketen laguntzarekin eta Mielczarski poloniar gaztearen jaurtiketa bortitzekin, segituan ipini dira aurretik hiru goleko abantailarekin (1-4 eta 2-5).

Gainera, Iñaki Caverok jaurtitako lehenengo bi penaltietan asmatu egin du (3-6) eta berriro ere Mielczarskik golatzarra sartu du fly batean (4-7).

Dena bikain zihoan irundarrentzat, baina noski, aurrean EHF European Leagueko txapelduna duzunean, ezin zara momentu bat ere erlaxatu. Gollak eta, batez ere, Kirkelokkek gol erakustaldia hasi dute eta partidan sartuta mantendu dute bere taldea.

Matheus da Silvak txartel gorria ikusi du, baina Gorka Nietok eta Julen Mujikak Bidasoaren abantaila esten lagundu dute. Unai Barreto gazteak ere bere minutuak izan ditu eta bi aukera izan ditu ezker hegaletik, baina Moller atezainak egun biribila zuen gaurkoan eta bi jokaldietan baloia gelditu dio.

Lehen zatiko azken segundoetan, Mozasek hutsartea eskatu du jokaldia prestatzeko, eta Esteban Salinasek bikain erantzun du 15-17koa egiteko. Baina etxeko taldeak, Gollaren bidez, denbora izan du atsedenaldira gol bat atzetik iristeko (16-17).

Nahi, baina ezin

Bigarren zatia neurketaren hasieraren antzera hasi da, Grgicen gol batekin, baina honakoa hau penaltiz. Julen Mujikak bi gol egin ditu partida berdinketarekin mantentzeko (19-19).

Errenteriarrak min hartu du azken gol horretan eta, kasualitateak kasualitate, alemaniarrek behetik gorantz egin dute. Moller atezaina erakustaldiarekin hasi da, Gollak erta Kirkelokkek beridn jarraitu dute Macielen ateare aurrean, eta Flensburgek 22-19 alde egin du.

Lau goleko abantaila eskuratu dute etxekoek eta hortik aurrera egia da Bidasoako jokalariak saiatu egin direla berdinketa lortzen. Oso gertu egon dira 27-26koan edota 35-34koan, baina azken unean zenbait jaurtiketetan ez dute asmatu, eta hori txapeldun baten kontra garesti ordaintzen da.

Laburbilduz, Bidasoak aurten Flensburgen aurka jokaturiko bi partidak galdu ditu, baina bietan gauzak asko zaildu dizkio aurkariari. Maind round-a beste gauza ezberdina izango da, baina motibazioa ez zaie faltako bidasotarrei.

PARTIDAKO FITXA:

38 - Flensburg: Moller; Golla (9), Grgic (8), Kirkelokke (7), Pytlick (5), Volz (5), Horgen (3) eta Blagotinsek (1).

35 - Bidasoa Irun: Maciel y Jakub; Mujika (7), Mielczarski (5), Nevado (5), Gorka Nieto (5), Dariel Garcia (5), cavero (3), Jevtic (3), Esteban Salinas 82), peciña, Xabier Gonzalez, Barreto, Da Silva eta Valles.

Epaileak: Andreas Daviknes Borge eta Magnus Muri Nygren. Bi minutu kaleratu dituzte Blagotinsek eta Jevtic. Gainera, txartel gorria atera diote Matheus da Silvari.