
«Unai Iparragirre, orain arte ETBko zuzendaria eta Discovery Inc. enpresan hamabost urte baino gehiagoko esperientzia duena, taldearen antena zuzendari berria izango da abenduaren 15etik aurrera», iragarri du prentsa-ohar batean Mediaset taldeak.
Komunikatzaile gipuzkoarrak ETBko zuzendari kargua hartu zuen 2021ean, eta lau urteren ondoren amaitutzat eman du bere ibilbidea, joan den astean iragarri zenez. Haren ardura, Isabel Octaviok beteko duela baieztatu zuten ETBtik. Hain zuzen, orain arte, estrategia eta komunikazio arduraduna izan da Octavio.
Euskal Telebistan sartu orduko, Discovery Channel katean lan egin zuen, Europako, Ekialde Ertaineko eta Afrikako Edukien Estrategiaren zuzendari gisa. Aurretiaz ere, ETBko erreportari, gionista eta aurkezlea izandakoa da Iparagirre. Abuztuaren 15etik aurrera, beste etapa profesional batean murgilduko da gipuzkoarra.
Mediasetek –Telecinco, Cuatro, Boing, Divinity eta Energy kateak biltzen ditu– Primeran plataformaren sorrera eta irabazitako Promax sariak nabarmendu ditu Iparragirreren kurrikulumari dagokionez.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
