
Realak ostegun honetan jakinarazi duenez, Jose Juan Ramos klubeko 1. zenbakidun bazkidea hil da, 96 urte zituela. Talde txuri-urdinak doluminak eman dizkie bere familia eta lagunei. Ramos 1939an egin zen bazkide, eta, beraz, 86 urte zeramatzan abonatu gisa, etenik gabe.
Ramos 1929an jaio zen, Liga hasi zen urte berean. Erretiroa hartu arte, jostun lana eta talde txuri-urdinarekiko zaletasuna uztartu zituen. Urbieta eta Moraza kaleen arteko izkinan dagoen 'Ramos' arropa dendan lan egin zuen. Garaiko Realeko jokalariak izan zituen bezero, besteak beste, Juan Bagur atezaina edo Carlos Basabe aurrelaria.
Atotxa, Anoetara lekualdaketa eta estadioaren egungo eraldaketa, atletismo pistarik gabeko zelai bihurtzeko, bizi izan zituen. Igoeren, jaitsieren, Ligako bi tituluren, Kopako beste bi tituluren eta Superkopako titulu baten lekuko izan zen.
Azken urteetan hankek huts egiten zioten eta arazoak zituen Anoetara joateko, baina arretaz jarraitzen zuen Realaren ibilbidea. Denborak aurrera egin arren, oroimenak ez zion hutsik egiten. Gogoan zuen, oraindik ere, klub txuri-urdineko lehen abonua sari gisa oparitu ziotela gurasoek, Batxilergoan sartzeko egindako azterketa gainditzeagatik.

Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

Investigan la aparición de un cadáver en el río Deba en Eskoriatza

«Torturatu gintuzten, erori ginen, altxa gara, hemen gaude eta borrokan jarraitzen dugu»
