
Aniztasun funtzionala duten langileekin negozioa egiten ari direla iritzita, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek salaketa juridikoa jarriko diete Enplegu Zentro Berezietako patronalei. Hala jakinarazi dute ostegun honetan Lakuako Gobernuaren Bilboko egoitzaren aurrean egindako mobilizazioan. Bertan, administrazio publikoa ere interpelatu dute.
Sindikatuek gogoratu dutenez, pasa den ikasturtean mahai negoziatzailea deitu zuten EAE Enplegu Zentro Berezietako langileentzat lehen lan hitzarmena lortzeko. Deialdi horren aurrean, sektoreko patronalek –ELHABE, Berezilan, Connace, Feacem eta Confebaskek– ezezkoa eman zietela salatu zuten sindikatuek, «hitzarmenaren negoziazioari atea itxiz».
Laguntza ekonomikoen eta hainbat lizitazioren bidez, sektorean diharduten enpresak diru publikoz hornitzen direla gogoratu dute.
«Langile hauekin negozioa egiten ari dira, haien lan indarraz aprobetxatzen eta diru publikoarekin»
«Baina ez dituzte langileen aldarrikapenak lehenesten, eta ez dute aniztasun funtzionala duten langileen prekaritatea zalantzan jartzen. Kontrara, egungo eredua ontzat hartzen dute, eta ez dituzte gutxieneko lan baldintzak bermatzen: lanbidearteko gutxieneko soldatari lotutako soldatak, gehiegizko lanaldiak, langileen aniztasun funtzionala kontuan hartzen ez duten lan osasun eredu pribatizatua... Gizarteratzearen eta enplegu babestua sortzearen aldeko apustua egiten duten enpresak direla diote, baina, benetan, langile hauekin negozioa egiten ari dira, haien lan indarraz aprobetxatzen eta diru publikoarekin», salatu dute.
Ereduaren inguruko hausnarketa eskatu dute
Egoera horretan administrazio publikoak erantzukizun handia duela azpimarratu dute sindikatuek. Diotenez, administrazioak «ez du ezer egiten aniztasun funtzionala duten langileak enpresa arruntetan integratzeko, eta egungo eredua iraunarazten du».
Horregatik, Lakuako Gobernuari eta sektoreko patronalei, ereduaren inguruko hausnarketa eta eraldaketa egiteko eskatzea gain, hurrengo aldarrikapenak egin dizkiete sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko: 21.000€-ko gutxieneko soldata; 1592 lan ordu urteko, malgutasuna kenduz eta jarduna behin baino gehiagotan eten ahal izan gabe; %100eko gaixotasun osagarria; mutuak ezabatu; fomento kontratuen erregulazioa eta errendimendu bajuko kontratuak debekatzea; subrogaziorako eskubidea…
Aldarri horien guztien alde borrokatzeko, martxoaren 14rako sindikatu deitzaileek mobilizazio bat prestatzen ari direla iragarri dute.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
