NAIZ Irratia

Durangoko Azoka zuzenean, NAIZ Irratiaren eskutik

Bigarren Kafeak egunero (10.00-12.00) Durangoko Azoka ikusi eta entzuteko aukera emango duen saio berezia egingo du Landako gunetik. Gainera, Zebrabidea ere bertatik eskainiko du NAIZ Irratiak eta Berbagailua ekimenean eta Ahotsenean ere izango da. 

Durangoko Azoka zuzenean, NAIZ Irratiaren eskutik

Loading player...
Durangoko Azoka
Durangoko Azoka (Aritz Loiola | FOKU)

Euskal kultur sorkuntzaren topaleku izango da beste urte betez Durangoko Azoka eta NAIZ Irratiak zuzenean ikusi eta entzuteko aukera eskainiko du egun hauetarako prestatutako programazio bereziaren bidez. 

Bigarren Kafeak Landako gunean bizitzen ari dena zuzenean entzun, eta ikusteko aukera eskainiko du egunero 10etatik 12tara. (Albiste honetan bertan izango da saio berezia ikusgai, egunero). 

 

Abenduaren 8ko Bigarren Kafea:

Abenduaren 7ko Bigarren Kafea:

Abenduaren 6ko Bigarren Kafea:

Abenduaren 5eko Bigarren Kafea:

Lau egun hauetan euren lanekin Durangora doazen sortzaile, argitaratzaile eta sustatzaileak pasako dira NAIZ Irratiak Landako gunean jarri duen setetik. 

Arrosa irrati sarearen ekimenez ekoitzi ohi den Zebrabidea saioa ere Durangotik izango da. Bi saio berezi eskainiko ditu. Lehena ostiral honetan, Euskal Irratien eskutik eta Gure Irratiko Arantxa Idieder eta Antxeta Irratiko Aitziber Zapirain gidari. Astelehenean izango da bigarrena, Azokaren balorazio kutsua hartuko duen azken saioarekin, kasu honetan NAIZ Irratiko Malen Frantsesena eta Garazi Castaño gidari. 

Berbagailuan Kontatzera Noazu 

Durangoko Azokaren aurtengo berrikuntzen artean Berbagailua, Podcasten Plaza, dago. Azoka bitartean hainbat komunikazio proiektutako bideopodcastak grabatuko dira bertan. Horien artean izango da NAIZ Irratiko Kontatzera Noazu, Eli Pagolak eta Andoni Rekondok gidatzen duten bertsoen inguruko irratsaioa. Azokan bertsolaritzak duen tartea eta eskaintza izango dute hizpide eta tarte berezia eskainiko diote bertsolaritza eta elektronika uztartu dituen ‘Itzali eta Piztu’ proiektuari. 

Ahotsenean...

Musikariek euren lan berriak aurkezteko plaza da Ahotsenea eta arratsaldero aurkezpen horiek bideratzen NAIZ Irratiko MusikHariko gidaria, Iker Gurrutxaga, ariko da.