
Iritsi da azkenean Kosner Baskonia bilatzen ari zen barruko jokalaria! Eugene Omoruyik (1997, Nigeria) eta talde gasteiztarrak euren bideak batu dituzte hurrengo bi hilabeteetarako, euren arteko kontratua denboraldi amaierara arte luzatzeko aukerarekin.
Jokalaria Dubaiko Al Nasr klubetik heldu da, bertan aritu baita denboraldi honetan, aurreko denboraldian G-Leagueko Raptors 905 taldean aritu ondoren. Omoruyik datozen orduetan egingo du bat Baskoniaren espedizioarekin, Madrilen, erakunde gasteiztarrak ohar batean azaldutakoaren arabera.
Eugenek NCAAn hasi zuen bere ibilbidea, Rutgers Scarlet Knights taldearekin, eta 2021/22 denboraldian NBAra jauzi egin zuen Dallas Mavericksekin. NBAko garapen ligan jokatu zuen azken denboraldian, nigeriarrak 18,5 puntu, 6,1 errebote eta 3,3 asistentzia lortu zituen batez beste, zenbaki oso interesgarriak altuera txikiko pibot bat izateko, 1,98 metro baititu bakarrik.

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Peligrosísima embestida de Jandilla en el Ayuntamiento y dos cornadas

Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

