
Agoitzen aurkeztu dute 24. Korrikaren soinu banda, ZETAK taldeak egindako ‘Xiberutikan Mendebaldera’ kantua. Pello Reparazek sortu ditu musika zein letra, eta zuzendaritza lanaz ere arduratu da. Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena abeslariek ere hartu dute parte.
Ane Elordi Korrikako arduradunak zinez eskertu du aurkezpenean egindako lana: «Eskerrik asko Korrikarako kanta zoragarri hau ekoizteagatik eta, are gehiago, musikatik euskarari eta euskal kulturari egiten diezun ekarpenagatik». Gaineratu du lehenengo aldiz AEKide guztien artean erabaki dutela nori egin kantuaren enkargua.
Reparazen esanetan ez da enkargu hutsa izan; bere ibilbide artistikoko «erantzukizun eta poz handienetako bat» izan dela aitortu du: «Kantaren bidez euskarak eta Korrikak niri eman didatenaren zati bat itzultzea izan da».
Abestiari mugimenduan dagoen komunitate baten sonoritatea ematen ahalegindu dela azaldu du, «ez ereserki zurrun bat» egiten. Eta jendeari euskarara hurbiltzeko gonbita egiten diola azaldu du: «AEKren euskaltegietan izena ematera lehen urratsa emateko, alabarekin duen elkarrizketa batean euskaraz egitera animatzeko, edota Korrikan kilometro bat gehiago egitera sustatzeko balio badu, kantak bere funtsa beteko du».
‘Euskara gara’ leloa du edizio honetako Korrikak, eta leloak duen «pisu handiaz» hitz egin nahi izan duela kantuaren bidez Reparazek, aitortu du: «Ez gara bakarrik hizkuntzaz ari, bizitzeko, elkar zaintzeko eta etorkizun duinago bat elkarrekin irudikatzeko modu bati buruz ari gara».
Errepikak ere badu indarra kantuan, eta ondorengo hitzak Euskal Herri osoan kantatzea espero dute: Ko! rri! ka! / Arranoaren hegaldia lumadi berriaz / Ko! rri! ka! /. Irrintzi zahar bat aho gaztetan / Gailur berrietan.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte
