
Eusko Label eta Euskotren ligak Madrilen hasiko direla onartu du Traineru Kluben Elkarteak, larunbat honetan egin duen batzar orokorrean. EITBk jakitera eman duenez, bi liga nagusietako lehen bi estropadak Estatu espainoleko hiriburuan egingo dira, Madrilgo Buitrago de Lozoya urtegian. Traineruak binaka arituko dira eta estropada eremua sei luzetan banatuko da.
Ez da lehen aldia Traineru Kluben Elkarteko liga nagusia Euskal Herritik kanpo hasten dela. Azkenengoz, 2016an egin zen, Sevillan; duela hamar urte, alegia. Aurretik, Bartzelonak eta Zaragozak ere hartu zuten ligako lehen jardunaldia, 2013 eta 2008an, hurrenez hurren. Gainera, 2011n denboraldiari hasiera emateko saiakera batek huts egin zuen Bordelen, jada klubeko ordezkari eta arraunlariak Akitaniako hirian zeudela.
Batzarrak erakundearen hainbat gai ekonomiko ere errepasatu ditu: araudia aldatzeko proposamenak eztabaidatu dira, Ipar-mendebaldeko Ligaren Elkartearekin hitzarmena berritzea babestu da, eta datorren denboraldia Euskal Herriko mugetatik kanpoko estropada batekin hastea onartu zen.
Txapelketak
Ligaz aparteko txapelketei dagokionez, hasiera batean, Gipuzkoako Txapelketa maiatzaren 31n jokatuko da, eta euskal titulua ekainaren 7an erabakiko da, Getarian. Hilabete horretako 13 eta 14an, Galiziako Baiona herriak Espainiako Txapelketa hartuko du,
Traineru Kluben Elkarteko ligak astebete geroago hasiko dira, beraz. Arrauneko bi lehiaketa gorenak kudeatzen dituen erakundeak ez du oraindik antolatzen dituen lehiaketen egutegia idatzi.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Robe Iniesta, el poder del arte

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
