
Donostiako San Tomas feriak egitarau zabala izango du, txistorra, lehiaketak eta jarduera desberdinak uztartuko dituena, gustu eta adin guztietarako.
Azokako aurtengo protagonista Duroc arrazako ‘Poxpolin’ txerria izango da. Aske hezia izan den txerri honek azokaren egunean 370 eta 380 kilo arteko pisua izango du. Ohi bezala, Konstituzio plazan kokatuko da, gehien bisitatu ohi den lekuetako batean. Horrez gain, azokak txistorra, artisau, kontserbak, eztia, enbutidoak, gozoak, fruta, barazkiak eta beste hainbat gai saltzeko 163 postu izango ditu.
Postuak Erdialde eta Parte Zaharreko zortzi lekutan egongo dira kokatuta, eta bertan ere, 2025erako antolatu diren hainbat lehiaketa egingo dira. Izan ere, Donostia Kultura Festak-ek, hainbat elkarte eta erakunderekin elkarlanean, San Tomas egunean sei lehiaketa antolatu ditu: Txistorra Gastronomian lehiaketa gastronomikoa, lur gaien lehiaketa erakusketa, Donostialdeko ezti lehiaketa, txorimaloen erakusketa lehiaketa, Euskal Herriko XIX Txistorra Lehiaketa eta baserritar jantzien lehiaketa.
Haurrentzako jarduerak eta kultur eta kirol alorretakoak ere antolatu dituzte. Hala, eskulan tailerrak egongo dira, besteak beste kandelak egiteko tailerra, etxeko txikienei Poxpolin txerria margotzeko eta bere etxetxoan sartzeko margo tailerra, edo euskal mitologian oinarritutako jolasak. Eta familian ere ikusi ahal izango dira Okendo plazan beste urtebetez jarriko den animalien erakusketa.
Kirolzaleentzat emakumezkoen esku-pilota txapelketa eta emakumezkoen aizkolarien urrezko kopa egingo dira Trinitate plazan. Bertsolariak gustuko dituztenentzat, Trinitate plazan, behin aizkolariak amaituta bertsoak entzuteko aukera izango dute. Eta folklorea atsegin dutenentzat, Erdialde eta Parte Zaharrean trikitilariak eta txarangak izango dituzte, eta muxikoak eta erromeria Boulevardeko kioskoan.
Auzoetan ere egitarau zabala izango da. Hainbat elkarteren eskutik azokak antolatu dira Amara Berri, Amara Zaharra, Txominenea, Antigua, Aiete, Loiola eta Grosen. Eta aste honetan bertan, larunbatera bitartean, Ibaeta, Intxaurrondo, Morlans eta Altza auzoetan.
Jai garbiagoak eta jasangarriagoak sustatzeko, Udalak 45.000 edalontzi berrerabilgarri izango ditu, baita txistorra eta talo postuetako olioa jasotzeko bidoiak eta edukiontzi zerbitzu indartua ere.
Gainera, guztira 119 komun kimiko instalatuko dira jai-jarduerak dauden tokietan..

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
