
Datorren larunbatean, abenduaren 27an, Atarrabian ASKE jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da. Euskal Herriaren eta euskal jendartearen askatasuna aldarrikatzea da helburu, baina horretaz gain, egungo testuinguruari erreparatu eta «aurre egiteko» ardura ere badute antolatzaileek. Horregatik, barrako eskaintzan Israelgo produktuei boikota egingo dietela ohartarazi dute gaur.
«Oldarraldi neoliberalaren eta faxismoaren gorakadaz gain, geure mundua astintzen duten gerra hotsek ere dardara eragiten dute gurean. Zehazki, Palestinako herria sufritzen ari den genozidioa azpimarratuko nahiko genuke. ASKE izan nahi dugunok desio bera dugu gainontzeko herri zapalduentzat. Horregatik, ASKE jaialdi honetan Palestinako herriari elkartasuna adieraziko diogu. Eta aldarrietatik egiteaz gain, ekiteko eta praktikara jauzteko konpromisoa hartu dugu. Horregatik, eta geure mugak eta zailtasunak kontuak izanik, ASKE jaialdian Israeli boikot dinamikarekin bat egin dugu», adierazi dute ohar baten bitartez.
Horretarako BDZ dinamikarekin jarri dira harremanetan, eginkizun horretan argipenak eskuratzeko. Eta, hilabeteko lanaren ostean, barrako eskaintzan erabateko boikota egitea lortu dutela nabarmendu dute. Hori dela-eta, ASKEn kontsumituko diren edarien artean ez da «sionismoarekin harremanik duen produkturik» zerbitzatuko.
Horrez gain, sukaldeko eskaintzan Nafarroako produktuak lehenetsi dituzte, «geure balioen isla izan dadin ahalik eta neurri handienean».
Ver esta publicación en Instagram

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
