Asteazken goizean, Olentzerok eta Mari Domingik haurren gutunak jaso dituzte Bilboko Arriaga antzokian.
Asteazken goizean, Olentzerok eta Mari Domingik haurren gutunak jaso dituzte Bilboko Arriaga antzokian. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Olentzeroren kalejira Iruñean.
Olentzeroren kalejira Iruñean. (Iñigo URIZ | FOKU)
Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Olentzerori zapia jartzen udaletxe aurrean.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Olentzerori zapia jartzen udaletxe aurrean. (Iñigo URIZ | FOKU)
Bilbon, Carlton hoteletik abiatu ziren Olentzero eta Mari Domingi.
Bilbon, Carlton hoteletik abiatu ziren Olentzero eta Mari Domingi. (BILBOKO UDALA)
Iruñeko Iturrama auzoan 23ko iluntzean egin diete harrera Olentzerori eta Maridomingiri.
Iruñeko Iturrama auzoan 23ko iluntzean egin diete harrera Olentzerori eta Mari Domingiri. (Iñigo URIZ | FOKU)
Zanpantzarrak Iturramako kalejiran.
Zanpantzarrak Iturramako kalejiran. (Iñigo URIZ | FOKU)
Olentzeko bere pottokaren gainean, Bilbon.
Olentzeko bere pottokaren gainean, Bilbon. (H.BILBAO | EUROPA PRESS)
Mari Domingi antzar baten gainean heldu zen Bilboko Arriaga plazara.
Mari Domingi antzar baten gainean heldu zen Bilboko Arriaga plazara. (BILBOKO UDALA)
Herensuge Bilboko kalejiran.
Herensuge Bilboko kalejiran. (BILBOKO UDALA)
Gasteizen ere Olentzerok eta Mari Domingik haurren gutunak jaso dituzte.
Gasteizen ere Olentzerok eta Mari Domingik haurren gutunak jaso dituzte. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Olentzero eta Mari Domingi haurrekin Gasteizen.
Olentzero eta Mari Domingi haurrekin Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Donostiako Konstituzio plazan agertu dira Olentzero eta Mari Domingi.
Donostiako Konstituzio plazan agertu dira Olentzero eta Mari Domingi. (Gorka RUBIO | FOKU)
Olentzerok eta Mari Domingik Donostiako Konstituzio plaza abaitu dute kalejira.
Olentzerok eta Mari Domingik Donostiako Konstituzio plazan abiatu dute kalejira. (Gorka RUBIO | FOKU)
Donostiako kaleetatik ibilaldia kotxez egin dute.
Donostiako kaleetatik ibilaldia kotxez egin dute. (Gorka RUBIO | FOKU)
 Mari Domingi, Donostiako haurren eskutitzak jasotzen.
Mari Domingi, Donostiako haurren eskutitzak jasotzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Olentzero Donostian, haurren eskutitzak saskian sartzen.
Olentzero Donostian, haurren eskutitzak saskian sartzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Olentzero eta Mari Domingi Azpeitin.
Olentzero eta Mari Domingi Azpeitian. (AZPEITIKO UDALA)
NAIZ

Olentzerok eta Mari Domingik haurren maitasuna jaso dute

Olentzero eta Mari Domingi iritsi dira Euskal Herrira. Atzo, asteartez, Bilboko erdiguneko kaleak zeharkatu zituzten. Gaur, goizetik, herri askotan izan dira haurrak agurtzen, gauean etxez etxe opariak banatu aurretik.

Olentzero eta Mari Domingi Bilboko Arriaga plazan.
Olentzero eta Mari Domingi Bilboko Arriaga plazan. (BILBOKO UDALA)

Mari Domingi eta Olentzero Euskal Herrian barrena dabiltza. Herri askotan ikusi dituzte haurrek, kaletan zehar.

Asteartean, gainerako hiriburuetara baino egun bat lehenago iritsi ziren Olentzero eta Mari Domingi Bilbora, urtero legez. Milaka umek, eta haien familiek, harrera beroa egin zieten kaleetan. Olentzerok bere egurrezko Pottoka handiaren uhalak eramanez egin zuen ibilbidea, Mari Domingirekin batera bere Okan, Basajaunekin bere Trizikloan oparien gurdiarekin, eta Lamiarekin bere pertikan. Asteazken honetan, berriz, goizean zehar Olentzerok eta Mari Domingik haurrak hartu dituzte Arriaga Antzokian, agurtzeko eta haien gutunak eta desioak jasotzeko. Biek esan dutenez, «adi-adi» entzun dituzte umeek esaten zietena.

Gauean etxerik etxe opariak banatzen hasi baino lehen, Olentzero eta Mari Domingik Euskal Herriko txoko ugari bisitatuko dituzte asteazken honetan, ilusioak eta azken orduko eskutitzak jasotzeko.

Donostian, eguerdiko 12.00etan iritsi dira Konstituzio plazara, antzinako auto dotore batean eta, haurrak agurtu ondoren, hiriko kaleetatik ibilaldia egin dute, eskutitzak jasoz. Segizio guztia Udaletxera 13.15ak aldera iritsi da eta udaletxeko terrazatik eta balkoitik bertaratzen diren pertsona guztiak agurtu dituzte. Ohiko desfileari 18.00etan emango zaio hasiera Ijentean, eta honako ibilbide hau egingo du: Hernani, Askatasunaren Hiribidea, Loiola, San Martzial, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa Plaza, Elkano eta Boulevard.

Gasteizen, eguna 10.00etan hasi dute Olentzero eta Mari Domingik haurrei udaletxean egingo dieten harrerarekin; 15.00ak arte egon dira bertan. Arratsaldean, desfilea Iparralde gizarte etxetik hasi da, 18.00etan, eta Legutioko Atea, Frantzia, Bake, Olagibel eta Mateo Moraza kaleak zeharkatuko dituzte Andre Maria Zuriaren plazara iritsi arte.

Iruñean Olentzeroren kalejira 18.00etan hasi da Iturralde eta Suit kalean, Arte Eskolaren paretik. 750 lagunek osatzen zuten taldea. Abiatu aurretik, omenaldi xumea egin diote Mari Ganuza Iruñeko Erraldoi eta kilikien konpartsako kide ohiari, aurten hil dela-eta. Segizioak ondoren hiriko kale nagusiak zeharkatu ditu, besteak beste, Askatasunaren plaza, Carlos III.a etorbidea eta Gazteluko plaza. Milaka lagunek egin diete harrera. 

19.30 aldera Udaletxe plazara iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi eta bertan harrera ofiziala egin diete. Joseba Asiron alkateak zapia jarri dio Olentzerori.

Baionan, aurreko larunbatean egin zuten kalejira eta gaur Ipar Euskal Herriko zenbait hiri eta herri bisitatuko ditu.