
Gabon gauak misterio ugari ditu. Olentzero eta Mari Domingik nola demontre banatzen dituzte opariak Euskal Herriko etxe guztietan? Misterio hauek eta beste asko ez ditugu inoiz jakingo, baina bai Eguberri egunean Eibarko Astelena pilotalekuan zer gertatu den. Elordi-Zabaletak misterio askorik gabeko neurketa irabazi dute oso ahul aritu diren Artola-Imazen aurka (6-22) eta laugarren puntua bildu dute Binakako Txapelketan.
Gorriak 2-0 aurreratu dira markagailuan Aitor Elordik egindako bi hutsen bidez. Oso pilotari gutxiri gustatuko zaio ziur aski Eguberri egunean jokatzea, eta Binakako Txapelketako partida garrantzistu bat halaxe hastea, are gehiago egun berezi honetan eta Eibarko Astelenan, ez da inoiz ona izaten. Hala ere, bizkaitarrak eta nafarrak ziztu bizian markagailua irauli dute.
0-13ko partzial bat sinatu dute urdinek era guztietako tantoak eginda, baina gehienbat gorrien beherakada eta ahultasuna aprobetxatuz. Izan ere, Imaz oso ahul aritu da atzean. 2-8koan, adibidez, gaizki erabaki du Zabaletak atzean jotako pilotakada baten aurrean. Oiartzuarra aurreratu egin da, baina oso gaizki kalkulatu du, eta tantoa urdinentzat izan da.
Artola-Imaz lan handia egiten duen bikotea da, baina honek funtzionatzen ez duenean, gauza gutxi egin dezakete. Aurrean, gainera, Artolak aukera gutxi izan ditu mina egiteko eta kosta egiten zitzaion tantoa egitea. Pentsa, 3koan eta 4koan bakarrik egin ahal izan dituzte bi tanto jarraian gipuzkoarrek.
Ordurako neurketa erabakita zegoen Astelenako pilotazaleen zoritxarrerako. Tanto bat aipatzearren, hori 4-16koa izan da. Partidako luzeena eta gogorrena izan da, era hor ere gorriek ez dute aukera aprobetxatu. Imazek dena bere alde zuen tantoa egiteko, baina ez du aukera baliatu, lau pilotariak aurrelari lanak egin dituzte eta azkenean Elordik txokoan goxo utzi du pilota ezker airez.
Norbaitek partidari emozioa emango liokeen misterio arraroren bat nahi bazuen, hau ez da iritsi. Gainera, 6-20koan Imazek mina hartu du oinean pilota baten bila atzeraka zihoanean. Badirudi ez dela ezer garrantzitsua izan eta Elordik, sake-erremate batekin, eta oiartzuarraren laugarren huts batekin amaitu da misterio askorik gabeko norgehiagoka hau.
PARTIDAKO FITXA:
Artola-Imaz: 6
Elordi-Zabaleta: 22
Pilotakadak: 222. Iraupena: 38:57 minutu. Markagailua: 2-0, 2-13, 4-13, 4-18, 5-18, 5-19, 6-19 eta 6-22. Sakez egindako tantoak: 1 Artolak eta 4 Elordik. Jokoan egindako tantoak: 1 Artolak, 0 Imazek, 7 Elordik eta 4 Zabaletak. Galdutakoak: 3 Artolak, 4 Imazek, 4 Elordik eta 0 Zabaletak. Gertakariak: Giro eta sarrera bikaina Eibarko Astelenan. Lehen sakea urdinentzat.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

