
Jardunaldi sutsua izan du astelehen honetan Atletico Mariletik iritsitako Javi Galan Osasunako jokalari berriak. Goizean, taldekide berriekin entrenamendua osatu du Taxoaren, eta arratsaldean klubak ezker hegala aurkeztu du Sadarreko prentsa aretoan.
Prentsaurrekoan, jokalariak oso argi utzi du «identitareangatik eta jokatzeko moduagatik» aukeratu duela Osasuna. «Asko sufritu dut. Klubaren inguruan dagoen guztia asko gustatzen zait», gehitu du Badajozekoak.
Javi Galanena ez da aurpegi berria Ligan, ezta euskal taldeetan ere. Realeko jokalaria izan zen. Donostian ezker hegalean jokatu zuen, eta orain badaki «lehiakortasuna dagoela postu guztietan. Lauko lerroan edo bostekoan joka dezaket. Bietan gustura nago eta bietara egokitu naiteke arazorik gabe».
Iruñera etortzeko pausoa emateko bultzada Alessio Lisci prestatzaile italiarrak eman zion. «Klub batera etorri baino lehen jakin nahi duzu zer ideia duten zurekin. Liscik oso sentsazio onak transmititu zizkidan», azpimarratu du Galanek.
Hala, eskerral eman nahi izan dizkio «klubari, Brauliori –kirol zuzendaria–, Catari eta Alejandro Alfarori. Egon nahi dudan tokian nago», azpimarratu du.
Lan lerroak
Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendaria Osasunaren lan lerroei buruz mintzatu da, eta onartu du Herrandoren kontratua berritzeko «oso gertu» daudela, «baina aspalditik», gaineratu du.
Kontratua amaitzen zaienen artean, «Rubenen kasua jokatzen dituen partiden araberakoa da. Kike Barjarekin aurrerago hitz egiteko adostu dugu eta Juan Cruzen gaia ere badago. Urtarrilean edo otsailean beraiekin lasaiago hitz egiteko aukera izango dugu», adierazi du Brauliok. Hori bai, ez du baztertu merkatuan «etorkizunerako» norbait fitxatzea.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
