
Amaitzear dagoen 2025 urte honetan 74 behargin zendu dira Euskal Herrian, LAB sindikatuaren datuen arabera. Azken bi heriotzak astelehen honetan, abenduak 29, gertatu ziren. Bata, Laudioko Eroskin lan istripu ez traumatikoan non J.D.B 58 urteko garraiolari autonomoa hil zen, eta bestea istripu in misio batean. 59 urteko emakumea familiako langilea zen Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, eta Andosilla, Azagra, Carcar eta San Adrian artatzen zituen. Langilea Azagrako etxebizitza batera zihoanean gertatu zen ezbeharra.
«Beste egun beltza bat, beste bi tanta... horrela gure edalontzia erraz beteko da, horrela ia ia zaratarik egin gabe osasuna eta bizitza galtzen jarraitzen dugu, askotan salatu dugu prekarioak diren lan-baldintzek (lanaldi luzeak, estresa, presioak, lan zama...) eragina zuzena daukatela gure osasunean», adierazi du LAB sindikatuak.
«Izan ere, gizarte-langilearen kasuan, bere baliabideak erabili behar ditu etxebizitzetara joateko, neurri gehigarririk gabe, etab. Eta lan istripu ez traumatikoetan (bihotzekoak, iktusak...) bilakatu dira heriotz lan istripuen lehenbiziko gauzatzaileak», gehitu du. Zentzu horretan, istripu hauek «lan zehatz batzuetan gertatzen direla» azpimarratu dute. «Lanean jasotzen diren presioak, estresa bihotzekoak eta zirkulazio gaitzen ezinbesteko faktoreak direla eta gehienetan oinarrizko faktore gauzatzailenak direla. Bizi eta lan baldintzek eragindakoak ere dira».
Horregatik, «lan istripuak, traumatiko, ez traumatiko eta joan etorrikoak ez direla zoriak edo kasualitateak sortuta» defendatu dute. «Ematen diren lan harremanen, prekarizazioa, lan arautegia eta azpikontratazioaren emaitza dira. Gertatzen diren lan-istripu gehienak guztiz ekidin daitezke eta horretarako borondate politikoa baino ez da behar, lan-eskubideak bermatzeko eta errespetatzeko neurriak jartzeko, baita erakunde publiko eta enpresa guztien inplikazioa ere».
Honen aurrean, «prekaritatearekin amaitzeko beharra» azpimarratu du sindikatuak. «Patronalaren inpunitatearekin amaitu behar da. Erakundeek ezin dute jarraitu beste alde batera begiratzen, bestela gertatutakoaren konplize izango dira».
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
