
Aldatu Gidoia ekimenak salatu duenez, ETB On plataforma berrian «bigarren mailako tokia» eman diotela euskarari. Gaineratu dute EITBren plataforma berria martxan jarrita, «aurrera egiteko ia aukerarik gabe» utzi dutela euskarazko Primeran plataforma. Taldearen iritziz, «premiazkoa» da EITBren norabideari buruzko «hausnarketa estrategikoa» egitea; eta dio badela garaia «Euskal Telebista euskararen hegemonia-gune» izateko.
Abenduaren 16an aurkeztu zuten, Bilbon, ETB On, EITBren plataforma digital «elebiduna». Aldatu Gidoiak dio gaztelaniazko eskaintza nabarmen nagusi dela EITBren plataforma berri horretan, eta salatu du euskarak «bigarren mailako tokia» duela bertan. Erantsi dute gaztelaniazko ETB2 katea sortu zen garaia datorkiela gogora.
Ekimenaren esanetan, «EITBren aurrekontuaren zatirik handiena gaztelaniazko edukiek hartu izan dute» eta «gaztelaniazko programak promozionatu izan dira»; hala, «euskaldunek gaztelaniazko programetara jo izan dute erregularki», eta egoera «naturalizatu» dute: hori linguistikaren ikuspegitik «azkena da euskara bezalako hizkuntza minorizatuarentzat eta euskaldunona bezalako hiztun-komunitate gutxituarentzat».
Aldatu Gidoiak dio «onartezina» dela Lakuako Gobernuak eta EITBk horrela jokatzea: «Ezin dugu onartu EITBren eskaintzan —telebista konbentzionalean zein streaming bidezkoan— euskara eta euskaldunok behin eta berriz baztertzea; noiz eta orain, euskalgintzak eta hainbat eragilek eta norbanakok, euskarari etorkizun bat emateko, pizkunde berri bat sortu beharra daukagula aldarrikatu dutenean».
Aldatu Gidoiaren ustez, «pizkundea sortzeko eta hizkuntza biziberritzeko, politika-publiko jakinak behar dira, neurri zehatzak: behar-beharrezkoa da euskararentzat gune hegemonikoak artikulatzea». Euskara biziberrituko bada, «euskarari hegemonia-guneak eskaintzen asmatu dugulako izango da».
Ekimenaren ustez, «hizkuntza batek ez badauka hegemonia-gunerik edo indargunerik, hizkuntza horrek ez du ekoitziko ez hiztun osorik sortuko; eta, ondorioz, ez du belaunaldi askotan biziraungo».
Amaitzeko, gaineratu dute «Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako euskaldunek ezin dituztela ETB On plataformako eduki asko eta asko ikusi». Taldearen iritziz, «iraingarria da» hizkuntza- eta kultura-komunitate osoari erantzun behar dion Euskal Telebistak «sistematikoki euskal herritarren zati bati bizkarra ematea». Aldatu Gidoiak argi utzi nahi izan du «nekatuta» daudela «EITBko arduradunen aitzakiekin».

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
