
Ertzaintzak larunbat goiz honetan jakitera eman duenez, bart bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Altza auzoan dagoen eraikin abandonatu batean izandako liskar handi baten ondorioz. Lakuako Gobernuaren Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, 22.30ak aldera jaso zuen SOS Deiak larrialdi zerbitzuak abisua. Aditzera eman zuten Herrerako lantegi zahar batean borroka bat ematen ari zela.
Ertzaintza heldu zenerako, ordea, ez zegoen istilurik inguru horretan, bertan zeuden pertsona asko ihes eginda baitzeuden ordurako. Agenteek hainbat kolpe eta zauriren bat edo beste zuen gizon bat aurkitu zuten. Zauritua osasun zerbitzuek artatu zuten eta zenbait puntu behar izan zituen. Gerora, Donostia ospitalera eraman zuten eta gizonak salaketa jarri zuen ertzain-etxean.
Lekukoek Ertzaintzari kontatutakoaren arabera, antza denez, gizon horri egindako eraso batek eragin zuen bi talderen arteko borroka jendetsua. Bi gazte atxilotu zituzten agenteek, lesioak eta liskarrak eragitea egotzita.
Bi atxilotuak 23 eta 25 urteko gizonak dira, eta epailearen esku utzi dituzte gaur goizean bertan. Istilua eta erasoa jazo ziren tokian Ertzaintzak metalezko bi barra eta golf-makila bat atzeman zituzten. Azaldu dutenez, ikerketa abiatu dute gertakaria behar bezala argitzeko.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
