
Gizarte-bazterketaren aurkako eta eskubide sozialen aldeko Berri Otxoak plataformak protesta egin du astelehen goizean Barakaldon etxebizitza duina izateko eskubidearen alde. Plataformako kideek, Errege Magoez jantzitza, dozenaka kilo ikatz utzi dituzte BECeko 639 minipisoen eraikinaren sarreran.
Espekulazioarekin elkarlanean aritzea aurpegiratu diote Barakaldoko Udalari. Jakinarazi dutenez, inbertsio-funts bati aukera eman dio BECen ondoan 639 minipiso eraikitzeko. Halaber, Guruzetako Dinamita auzoan 150 etxebizitza kudeatuko dute, hilean 900 eta 1.200 euro arteko prezioan.
«7.678 familia barakaldarrek etxebizitza eskuragarria eskatu dute Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan. Bestalde, kontuan izan behar da hiriko batez besteko alokairua 880 eurokoa dela, eta gela baterako sarbidea hilean 425 eurokoa dela», azpimarratu dute.
Era berean, Berri Otxoak plataformatik salatu dute Barakaldo etxebizitza-eremu tentsionatuta izan arren, «egunero etxebizitza duin bat eskuratzeko aukera» murrizten dela. Horrez gain, deitoratu dute hiriko kaleetan 100 pertsona bizi direla, eta «arazo horren aurrean, udalak ez die gutxieneko gizarte-baliabiderik eskaintzen».
Gaineratu dutenez, duela bi urte baino gehiagotik, itxita dago etxerik gabeko emakumeentzako baliabidea.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

En la ‘rotonda’ de Europa, Euskal Herria se enfrenta a «una avalancha blanca» de cocaína
