
EH Bilduko kideak Glenna Cabello Venezuelako kontsularekin bildu dira astelehen honetan Bilbon, Nicolas Maduroren bahiketaren aurrean babesa agertzeko.
Igor Zulaika Nazioarteko Politika eta Harremanetarako arduradunak eta Diana Urrea EAEko legebiltzarkideak ordezkatu dute EH Bildu. Venezuelaren ordezkari gisa, Cabello ez ezik, Juan Manuel Borregales kontsul ondokoa ere izan da bileran.
«Venezuelarekiko euskal ezker independentistaren babesa eta elkartasuna berresten dugu kanpoko esku-sartzeen aurrean», adierazi du EH Bilduk sare sozialetan.
Kontzentrazioetan parte hartu du
«Guk geure burua gobernatzen dugu. Venezuelarrona da Venezuela, ez beste inorena. Bertako baliabideak eta herria gureak dira», adierazi zuen Venezuelako kontsulak Hegoak deitutako elkarretaratzean. Honakoa ere nabarmendu nahi izan zuen: «Trumpen erasoak heriotzak utzi ditu nire herrialdean».
Era berean, Delcy Rodriguez Venezuelako jarduneko presidente izendatzen duen Venezuelako Auzitegi Gorenaren dekretua irakurri zuen Cabellok.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

