
Kamran Ahmed, Heba Muraisi, Teuta Hoxha eta Lewie Chiaramello Palestine Action taldeko kideak egoera larrian daudela salatu du Palestinarekin Elkartasuna Plataformak. Preso daudela, euren espetxeratze baldintzak eta Gobernu britainiarrak Israelek Gazan burututako krimenetan duen konplizitatea salatzeko gose-greba abiatu zuten, eta horren ondorioz euren osasuna nabarmen kaltetu da. Greban zeuden beste lau presok protesta eten zuten ospitalizatuak izan ostean.
Ahmed, Muraisi eta Hoxha 2024ko azarotik daude preso Britainia Handiko espetxetan Elbit Systems enpresa israeldarraren Filtoneko egoitzaren aurkako sabotai ekintzak burutu izana leporatuta. Chiaramello, berriz, 2025ko uztailean kartzeleratu zuten Royal Air Forceren aurkako ekintza batean parte hartu izana leporatuta.
Palestinarekin Elkartasunaren arabera, «gose grebalarien egoera oso larria da». Larriena 31 urteko Heba Muraisi da, 65 egun ezer jan gabe eman ostean hitz egiteko zailtasunak dituena. Adierazi du ez diola grebari amaierarik emango ez badute bere familia ingurura hurbiltzen. Izan ere, ehundaka kilometrotara giltzapetu dute, isolatzeko.
Teuta Hoxhak 59 egun daramatza jan gabe eta memoria arazoak izaten hasi da. Kamran Ahmed hirugarrenez ospitaleratu dute, eta 58 egun daramatza gose-greban. Lewie Chiaramello aldizkako barauladia egiten ari da, nahiz eta 1 motako diabetesa; zorabioak, nahasteak eta ahulezia sufritzen ditu, 44 egun gose-greban daramatzan honetan.
Euren protestarekin eskatzen dute fidantzapean aske utziak izatea, epaiketa justu baterako eskubidea bermatzea, komunikazio pertsonalak zentsuratzeari uztea, Palestine Action taldearen despenalizazioa eta Elbit Systems ixtea.
1.600 atxilotu
Palestine Action 2020an sortutako taldea da, eta mundu mailan «Israelgo erregimen genozidari» ematen zaion babesa amaitzen laguntzeko xedea du. 2025eko uztailean, parlamentu britainiarrak ilegalizatzea erabaki zuen, talde terroristatzat joz. Hurrengo hiru hilabetetan, poliziak 1.600 pertsona baino gehiago atxilotu zituen taldearekiko elkartasuna adierazteagatik.
Antolatu duten gose-greba mota honetako ekintza koordinaturik handiena da herrialdean, 1981eko Bobby Sands eta bere kideek gauzatu zutenaren ondotik.
Elkartasuna Palestine Action-eko gose grebalariekin!
— Palestinarekin Elkartasuna (@Palestinarekin) December 23, 2025
Palestine Action-eko espetxeratutako 8 kide gose greban daude, horietatik 5 osasunez larri eta ospitalean.
Israeldar idustria militarra saboteatzea leporaturik epaiketaren zain daude terrorismoa egotzirik. pic.twitter.com/rko8JvLrft

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
