
Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ hil zeneko XIV. urteurrena betekoa da urtarrilaren 14an, hori dela eta, urtero bezala, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte senide eta lagunek Txillardegi bera zein bere pentsamendua gogoratzeko.
Urtarrilaren 11n, igandearekin, egingo dute Antiguan ekitaldia «zor zaion aitortza publikoa aldarrikatuz eta izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi zentralari bere izena jar diezaioten eskatuz». Aurten, Txillardegi omentzeaz gain, udazkenean zendu zen Jone Forcada ere gogoan izango dutela jakinarazi dute. Eta ekitaldian Pako Sudupek parte hartuko duela Txillardegiren figuraren inguruan aritzeko.
Gaineratu dute ekitaldi hauen bidez jada hamalaugarren aldiz eskatuko dutela Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari Txillardegi izena jartzea: «Koldo Mitxelenak, Carlos Santamariak ala Elvira Zipitriak beren izeneko kultur zentroak dituzte Donostian; zergatik ezin dio Txillardegik bere izena eman Donostiako udal liburutegiari? Eneko Goia jaunak alkatetza utzi eta Jon Insausti gazteak hartu izanak udal Gobernuarengan jarrera aldaketarik ekarriko duen ala ez ikusteko dago», hausnartu dute.
Bestalde, urteko egiten duten gisan, urteurrenarekin batera hitzaldi bat ere antolatu dute. Ostegun honetan izango da, arratsaldeko 18:00etan Parte Zaharreko Guardetxe gaztetxean; Onintza Odriozola EHUko irakasleak ‘ETAren ekarpena euskal berpizkundean’ gaia landuko du.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
