Richard Linklater
Oraindik iltzatua daramat buruan ‘Before Sunrise’ zoragarrian Ethan Hawke-ren pertsonaiak esandakoak: «Beti sentitzen naiz hamahiru urteko ume bat bezala: ez dakidala oso ondo nola jokatu heldu gisa, eta etengabe oharrak hartzen ditudala serio bizitzen hasi behar dudanerako».
Richard Linklater maisua da denbora elementu narratibo gisa erabiltzen; bere lanek erakusten dute denboraren joanak istorioak eta pertsonaiak sakonki aberastu ditzaketela. ‘Before’ trilogia horren adibide aparta da, baina beste eredu ikoniko bat ‘Boyhood’ da: 12 urtez aktore berberekin filmatua, protagonistaren benetako hazkundea erakusten du haurtzarotik gaztarora. Linklaterrek denbora erabiltzen du ez bakarrik aldaketa fisikoak islatzeko, baita emozionalak, sozialak eta kulturalak nabarmentzeko ere.
Azken hilabeteotan bi film biziki gomendagarri estreinatu ditu: Lorenz Hart kanta-idazlearen azken urteetan murgiltzen gaituen ‘Blue Moon’ bikaina eta ostiral honetan zinemetara helduko den ‘Nouvelle Vague’ berezia.
Linklater zinema modernoan ezinbesteko zinegile bihurtu da, sentiberatasun poetikoa, errealismo sakona eta esperimentazio narratiboa uztartzeko duen gaitasunari esker.
Bere lana ezagutzen ez duzuenontzat, gonbita luzatzen dizuet: sartu bere munduetan, eta ikusi une bakoitzaren edertasuna. Zazpigarren artean uzten ari den arrastoa zinez ederra eta garrantzitsua baita.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko

