
Euriak hartu du Baigorri larunbat honetan eta Plaza Xoko gelan bildutako 480 entzuleen beroaren babesean abiatu dute Xilaba txapelketaren azken faseko lehen saioa. Honako bertsolari hauek aritu dira kantuan: Elixabet Etxandi Goihenetxe, Haira Aizpurua Ibargarai, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo Sallaberry eta Nahia Sasco Etxeberri.
Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Miren Artetxe izan da puntu gehien erdietsi dituena: 551.5 puntu. Beraz, Donibane Lohizuneko finalean kantatuko du urtarrilaren 31n. Honela gelditu dira saioko puntuazioak: Miren Artetxe Sarasola, 551.5 puntu; Maddalen Arzallus Antia, 535.5; Elixabet Etxandi Goihenetxe, 518.5; Haira Aizpurua Ibargarai, 511; Mizel Mateo Sallaberry, 501.5; eta Nahia Sasco Etxeberri, 452.
Gai emailea Joana Itzaina Malharin izan da. Eta epaile lanetan talde hau aritu da: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez ‘Txuria’, Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.
Baigorri eta Donibane Garaziko herriko etxeen laguntza izan du Bertsularien Lagunak Elkarteak saioa antolatzeko. Baigorriko ikastolako burasoak eskertu nahi izan ditu, ostatua eta taloak proposaturik.
Finalaurrekoen bigarren saioa urtarrilaren 17an izanen da, larunbatarekin, Bardozeko Ezker Paretan 17.00etan, eta hor jakingo dira finalean kantatuko duten bertsolarien izenak. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.

Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

Una cornada en la cara en Mercaderes, un corredor épico y otro grotesco

El Ayuntamiento de Iruñea confirma una agresión de alta intensidad en la Vuelta del Castillo
